Azaroak 27an hitzaldia. “Basogintza, abeltzaintza eta nekazaritza Legazpin aro berrian (XVI-XVIII mendeetan)”
Hitzaldia: “Basogintza, abeltzaintza eta nekazaritza Legazpin aro berrian (XVI-XVIII mendeetan)”
Hizlariak: Alvaro Aragon Ruano, historian doktorea, ikerlari eta irakaslea.
Eguna: Urriak 27a, osteguna
Ordua: 19:00
Tokia: Kultur Etxea
Oiartzuarra, 1969an jaioa 1992ean Deustoko Unibertsitatean Historian lizentziatua eta 200.ean Euskal Herriko Unibertsitatean Historian doktorea.
EHUko Ertaroa, Modernoa eta Amerikako Historia sailean lan egiten du eta iraskaslea da Gasteizko Filologia, Geografia eta Historia Fakultatean.
Eusko ikaskuntzan, Aranzadi Zientzi Elkartean eta Udako Euskal Unibertsitatean partaide da.
Argitaralpen ugari dauka, eta ezbairik gabe, bai Aro Moderno bai Ertaroko Gipuzkoako basogintzaren gaian aditu handienetakoa dela esan beharra dago, landa eta itsas gaietan espezializatu delarik.
Bere argitaralpen ugariren artean, nabermentzekoak dira, basogintzari dagokionez, “El Bosque Guipuzkoano en la Edad Moderna, aprovechamiento, ordenamiento legal y conflictividad”, “Las comunidades de montes en Guipuzkoa en el tránsito del Medioevo a la Edad Moderna”, “La importancia de los montes comunales en el desarrollo de la sociedad urbana vasca en el transito del medioevo a ala modernidad (siglos XV y XVI)”, “Labores forestales en Gipuzkoa durante los siglos XVI-XVIII”, “La importancia de la madera en la tecnología medieval en Gipuzkoa”, etab.
Beste gaiei dagokienez, “La construcción naval en el País Vasco durante la Edad Media”, “El premio de la plata y la devaluación del vellón en Gipuzkoa en el siglo XVII”, lanak ere argitaratu ditu.
Azkenik, Aranzadi Zientzi Elkartearekin elkarlanean indusketa arkeologikoetan ere partaide dugu.

“Legazpiko basogintza, abeltzaintza eta nekazaritza Aro berrian zehar”
Aro Berrian zehar (XV.-XVIII. mendeen bitartean) Legazpik nekazaritza zein industria jarduerak konbinatu ditu, hori izan baita bere oparotasunaren gakoa. Dena dela, elkarbizitza aipatutako aroan ez zen batere erraza izan eta gatazkak nonahi aurki ditzakegu.
Hori ekidin ahal izateko bertako udal erakundeak behin eta berriz saiatu ziren alde guztien interesak zaintzen, dekretu edo ordenantzen bidez. Dena dela, kontutan izan behar dugu udalean aritzen zirenak beren interes propioak ere bazituztela eta, noski, besteen aurretik jarriko dituzte. Beraz, nekazaritza, abeltzaintza, basogintza edo burdingintzaren arteko iskanbilak ohikoak izan ziren garai honetan.
Hemeretzigarren mendea arte burdingintzaren interesak izan ziren nagusi, kontutan harturik bertako industriarik garrantzitsuena izan zela eta ia biztanle guztiak hortaz bizi zirela. Burdinolak su-egurraz hornitzeko bertako eta inguruko basoak behar beharrezkoak ziren. Baina burdingintza aritzen zirenen ahoak betetzeko jakiak behar ziren, eta horretarako ezinbestekoak ziren nekazaritza eta abeltzaintza. Hauek, ordea, larreak eta lur-soroak eratzeko lurrak behar zituzten, noski basoaren kalterako. Bestalde, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren arteko elkarbizitza askotan zaila zen, abereak lur-soroetan sartu eta uztan jan eta deuseztatzen zituzten.
Hitzaldiaren zehar ikusiko dugu nola joan ziren aldatzen interesak, egoeraren arabera, eta momentu bakoitzean zer nolako erabakiak hartu ziren.
2008 / 11 / 04 , admin -ek Bidalia





