Eta urriaren 12an: Mendi Martxa

Urriaren 12an, igandea, Legazpiko IV. Mendeurrenaren ekitaldien barruan, Euskal Herri mailako Aizkorrin Barrena mendi martxa izango da, Brinkolatik abiatuta.

Mendi martxaren kartela

Bi ibilbide izango dira: luzea, 31 km-koa (gehiengo altuera, Aizkorritxo 1325 m); motza, 16 km-koa (gehiengo altuera, Katabera 1200 m). Biak oso oso politak. Parte hartzeko 10 € ordaindu beharko dira aurrez eginez gero; egunean bertan 12 €. Eta prezio horretan sartzen dira: kamixeta + edaria eta janaria + baso tolestagarri bat + diploma.

Izen-ematea honako leku hauetan egin daiteke: Armuño elkartea, Urbeltz taberna, Kiroldegia, Gaztetxea, Izadi-Zaleak edo, internetez, helbide honetan: www.izadi-zaleak.com/mendimartxa

Ibilaldi luzearen irteera, goizeko 7etatik 7:30era izango da, eta ibilaldi motzaren irteera, goizeko 8etatik 9etara.

ETORRI TRENEZ!! Trenak doan izango dira Zumarragatik eta Legazpitik. Bestela KOTXEA KONPARTITU etxekoekin edo lagunekin edo udaleko web-orria bisitatuz: www.legazpiko-udala.info - Autoan elkarrekin. Trenaren orduak: Zumarragatik 6:30 / 7:39 / 8:44 (Tren berezia) Legazpitik: 6:35 / 7:44 / 8:39

Arratsaldean jai giroa izango da BRINKOLAN. Animatu eta etorri!!!

Bultzatzaileak: Izadi-Zaleak, Armuño, Arriurdin, Gaztetxea, Burdinola

EMAN IZENA AURREZ. BIZIKI ESKERTUKO DUGU.

2008 / 10 / 05 , admin -ek Bidalia

Irailaren 12a, Askatasunaren Eguna

Irailaren 12an, orain dela 400 urte, Legazpik Segura hiribildutik askatzea lortu zuen borroka luze baten ondorioz. 2008. urtean, egun handi hura gogoratzeko ekitaldi hauek antolatu dira.

  • 12:00etan, Euskal Herria plazan, harrera Legazpira etorritako agintari guztiei.
  • 12:15etan, Udaletxeko Batzar Aretoan, agintarien hitzaldiak. Ondoren, opariak banatzea.
  • 12:45etan, Euskal Herria plazan, Askatasunaren Egunaren antzezpena, Domingo Agirre eskola publikoko haurren eskutik.
  • 13:15ean, Kultur Etxean, “Legazpi, 400 urtez aske” erakusketa zabaltzea.

 Askatasun egunerako kartela.

2008 / 09 / 04 , admin -ek Bidalia

“Legazpi, 400 urtez aske” erakusketa irailaren 12an zabalduko da

Askatasunaren Egunean, irailaren 12an, “Legazpi, 400 urtez aske” erakusketa zabalduko da Legazpiko Kultur Etxean. Urriaren 10era arte egongo da ikusgai, arratsaldeko 5′30etik 8:30era.Erakusketaren kartela
1608. urtea izan liteke konturatu gabe igaro litekeen urte bat, baina legazpiarrontzat ospatu beharreko urtea dugu, izan ere data hau izan baitzen Legazpi herria Segurako Hiribilduaren menpekotasunetik askatu zen urtea. Legazpiko harana bera Hiribildu bihurtu zen, Udal propioarekin eta Batzar Nagusietan eserleku propioarekin.

Bere hiribildutasun propioa lortzea ez zen izan Erregearen doaitzagarengatik, baizik eta Legazpik Erregeari titulu hori erosi zion, biztanle bakoitzeko 20 dukat eta bi eskribautzengatik 300 dukat ordainduz.

Gure herriak bere asmoa gauzatzearren zuzenki jo zuen Gaztelako Ogasun Kontseilura, zeinek egintza honetan ikusi zuen bide bat bere egoera ekonomiko txarra leuntzeko, aparteko diru kopuru on bat lortuz. Beraz, Legazpik honela lortu zuen aurreko mendean lortu ez zuen asmoa: Seguratik askatzea.

Pedro Sanchez Collado doktorea izan zen izendatua epaile gisa Legazpiren desanexioa lortzeko eta esan behar da gogotsu aritu zela bere eginkizunean askatasuna lortu arte.

Epaile honek izendatu zuen Legazpiko lehen Alkatea: Martin de Zabaleta, eta hauxe ere izan zen Legazpiko lehen Batzarkidea Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Baita Collado doktoreak burutu zuen Legazpiren mugarritzea eta, era berean, Legazpiko biztanleen errolda zehatza egin zuen, honela jakiteko zenbat ordaindu behar zion Legazpik Felipe III. Erregeari.

Hala ere, epaile honi gehien kostatu zitzaiona izan zen Batzar Nagusietan eserlekua lortzea Legazpiko batzarkidearentzat, ze Hiribildu Handiek (Segura, Ordizia, Hondarribia eta Tolosa) kontra egin zioten asmo honi, jakinda bere menpeko lekuek ere bide berbera har zezaketela, beren estatus politikoa arriskuan jartzen zelarik.

Askatasun-gauzatze honetan Legazpiko herriak eduki zuen Crist—bal Ipe–arrietakoaren laguntza, zeina Urretxu eta Legazpiko bizilaguna baitzen, baita Kontadore Nagusia eta  Ogasun eta Erregeren Kontseiluetako batzarkidea.

Beraz, Legazpiko herria 1608an abiatu zen askatasun-bidetik eta bere exenplua Gipuzkoako beste herri batzuk jarraitu zuten, honela gure Probintziaren egoera politikoa aldaraziz.

2008 / 09 / 04 , admin -ek Bidalia

Irailaren 11n, bi historia-liburu aurkeztuko dira

Irailaren 11n, arratsaldeko 7etan, Legazpiko Kultur Etxean bi liburu aurkeztuko dira: “Historia eclesiástica de Legazpi” eta “Eliza Legazpiko historian“. Liburuen egilea Antonio Prada Santamaria da eta sustatzailea Burdinola Elkartea.

Lehenengo liburuan Antonio Pradak urteetan egindako ikerketa lana jasotzen da. Liburu trinkoa bezain mamitsua. Bigarren liburua, lehenengoaren laburpena da eta argazki ugariz osatua dago.
Eliza liburuen aurkezpenaren kartela

2008 / 09 / 03 , admin -ek Bidalia

Ekainak 26an hitzaldia. “Legazpi y los ferrones vascos”

Hitzaldia: “Legazpi y los ferrones vascos”
Eguna:
Ekainak 26
Ordua:
19:00
Tokia:
Kultur Etxea

José Antonio Azpiazu filosofian lizentziatua da eta antropologian doktorea, Julio Caro Barojaren zuzendaritzapean egindako tesiarekin.

XVI. mendean aditua da. Hiru hamarkada luzeetan Aro Modernoko euskaldunen bizimodua, ekonomia eta beste hainbat arlo ikertu ditu.

Jose Antonio Azpiazu

Hainbat urtez unibertsitate irakasle izan ondoren, gaur egun Nazioarteko Soziologia Juridikoaren Erakundeko argitalpen ataleko burua da. Erakundea antzinako Oñatiko unibertsitateko eraikinean dago.

50 artikulutik gora argitaratu ditu Euskal Herriko aldizkari espezializatuetan (Eusko Ikaskuntzako Cuadernos de sección-en, BRSBAP-en, Boletín de la Ciudad de San Sebastián-en, etab.) eta, horrez gain, 15 liburutik gora. Hori dela eta, Euskal Herriko Aro Modernoko Berankorreko espezialistatzat hartu beharra daukagu.

Argitaratutako liburuak:
Beste batzuekin:
- “Ferrerías en Legazpi”, Donostia 1980 (agortuta)
- “Antecedentes y primera época de Gaztañeta”, Donostia 1992,
Antonio de Gaztañeta - 1656-1728, Donostia.
- “Comercialización de los productos de Terranova”, Vitoria-Gasteiz 1992,
Balleneros vascos del siglo XVI, A. Azkarate, J.A. Hernandez eta J. Nuñezek editatua.

Bereak:
- “Sociedad y Vida social vasca en el siglo XVI. Mercaderes guipuzcoanos”,
1990, 2 ale., Donostia, Edit. G.K. “Documento” bilduma (agortuta).
- “Mujeres Vascas: Sumisión y Poder”, Donostia 1995, R&B (agortuta).
- “Esclavos y traficantes. Historias ocultas del País Vasco”,
Donostia 1997 (2. ed.), Ttarttalo.
- “Historia de un rapto”, Donostia 1999, Erein.
- “Arrasate/Mondragón: una historia de acero y armas”,
Donostia 1999,  Arrasateko Udala.
- “Un mercader en el reino de Felipe II: el eibarrés Martín López de Isasi”,
1999, Eibarko Udala.
- “Balleneros vascos en el Cantábrico”, Donostia, 2000 (2. ed.), Ttarttalo.
- “Picas vascas en Flandes. Historias de armas de Euskalerria”,
Donostia, 2002, Ttarttalo.
- “Historias de corsarios vascos. Entre el comercio y la piratería”.
Donostia 2004 (3. ed.), Ttarttalo.
- “Nuevas historias de corsarios vascos. Biografías y vivencias”,
Donostia 2005(2. ed.), Ttarttalo.
- “La historia desconocida del lino vasco”, Donostia 2006, Ttarttalo.
- “La empresa vasca de Terranova”, Donostia 2008, Ttarttalo.

Horrez gain, Oñatiko bi musikariren gaineko biografiak idatzi ditu:
“Aita Madina”, (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez argitaratua)
“José de Azpiazu”, (euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez argitaratua)

2008 / 06 / 23 , admin -ek Bidalia

2008ko Armen Alardea badator

2008ko Armen Alardean parte hartzeko izena eman daiteke dagoeneko. Aurten, gainera, alardeak garrantzi berezia dauka, 400 urte betetzen baitira Seguratik askatu ginela. Alardearen gaia, hain zuzen, liskarraren arrazoietako bat zen, legazpiarrek ez baitzuten Segurara desfilatzera joan nahi izaten. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute honako taberna hauetako batean: Haizea (Bikuña), Mandiola (Plazaola) eta Goiherri (Urtatza-Egialde).

Bestetik, honako jantziak eraman beharko dira: alkandora txuria, mahoizko prakak, txapela beltza, gerriko beltza eta apreta beltzak, eta eskopeta. Ez da armen baimenik behar egun horretan.

http://video.google.com/videoplay?docid=303969562074476897

 

2008 / 06 / 07 , admin -ek Bidalia

Bi bideo berri ikusgai

Ikusgai daude dagoeneko bi ekitaldiren bideoak. Alde batetik, apirilean Asuncion Urzainquik egin zuen hitzaldia: “Legazpi, su nacimiento como entidad territorial” hitzaldiaren bideoa. Bestetik, Legazpiko jai nagusietan Bertso Olariek prestatu zuten saio musikatua: “400 urte hauetan Segura izan bagina, zer?“. Orri honetan bertan (beherago joan) edo “Agenda” atalean (goian ezkerrean) topatuko dituzu

2008 / 05 / 28 , admin -ek Bidalia

J.A. Azpiazuren hitzaldia hilabete atzeratu da

“Legazpi y los ferrones vascos” hitzaldia ekainaren 26an izango da, arratsaldeko 7etan, Kultur Etxean.

2008 / 05 / 22 , admin -ek Bidalia

IV. Mendeurrenaren oroigarria

IV. Mendeurrenaren Batzordeak oroigarri bat egitea adostu du udalerria sortu zenetik 400 urte bete direla ospatzeko. Ekitaldi nagusietan banatzeko erabiliko da, batez ere, eta hartzaileak hauek izango dira: lan egin duten erakundeen ordezkariak, nabarmendu diren herritarrak, Legazpira hurbiltzen diren agintari politikoak eta abar.

Harri artifizialez egindako pieza bat izango da, luzeran 12 cm, alturan 13,5 cm eta zabaleran 4 cm dituena, bataz beste. Bi irudi erakusten dira bertan: goian, eskuinetara, IV. Mendeurrenaren logoa; behean, ezkerretara, Legazpiko antzinako elizaren irudi geometrikoak, oraindik ere Kontsejura begira dagoen paretan ikusgai daudenak.

Edozein herritarrek ere eskuratzeko modua izango du 45€-ren truke, baina horretarako Kultur Etxean eskatu beharko da aurrez.

2008 / 05 / 21 , admin -ek Bidalia

Maiatzaren 16an “Aizkorrin Barrena” aurkeztuko da

Diaporama helbide honetan eskuragai dago:
http://www.megaupload.com/es/?d=9ZTPRKD8

Maiatzaren 16an, ostirala, arratsaldeko 8etan AIZKORRIN BARRENA mendi-martxa aurkeztuko da Legazpiko Kultur Etxean.Ekitaldia Legazpiko lau elkarteen artean antolatuko denez (Izadi-Zaleak, Brinkolako Arriurdin, Burdinola eta Gaztetxea) lau elkarte hauetako ordezkari banak hitz egingo du. Ondoren Aitor Casadoren diaporama bat eskainiko da eta bertan ibilbideen irudiak ikusiko dira. Aizkorrin Barrena urriaren 12an izango da.

2008 / 05 / 11 , admin -ek Bidalia