2 - Antolaketa
Mendeurrena antolatzeko lehen deialdia 2007. urteko irailean egin zen, deialdi irekia, herritar guztiei zuzendua. Lehen bilera horretan Mendeurrenaren Batzordea sortu zen eta hilabetero hilabetero biltzea erabaki zen ekitaldiak antolatu eta erabakiak hartzeko.Mendeurrenaren Batzordeko aktak jasota daude eta ikusgai edonorentzat:
- 2007ko urriaren 29ko bilera (ikus AKTA)
- 2007ko azaroaren 12ko bilera (ikus AKTA)
- 2007ko abenduaren 03ko bilera (ikus AKTA)
- 2008ko urtarrilaren 14ko bilera (ikus AKTA)
- 2008ko otsailaren 11ko bilera (ikus AKTA)
- 2008ko martxoaren 17ko bilera (ikus AKTA)
- 2008ko apirilaren 14ko bilera (ikus AKTA)
- 2008ko maiatzaren 12ko bilerarako DEIALDIA (ikus AKTA)
- 2008ko maiatzaren 12ko bilera (ikusi AKTA)
- 2008ko ekainaren 16ko bilerarako DEIALDIA (ikus AKTA)
- 2008ko ekainaren 16ko bilera (ikusi AKTA)
- 2008ko uztailaren 14ko bilerarako DEIALDIA (ikus AKTA)
- 2008ko uztailaren 14ko bilera (ikusi AKTA)
- 2008ko irailaren 8ko bilerarako DEIALDIA (ikus AKTA)
- 2008ko Irailaren 8ko bilera (ikusi AKTA)
- 2008ko irailaren 29ko bilerarako DEIALDIA (ikus AKTA)
- 2008ko Irailaren 29ko bilera (ikusi AKTA)
- 2008ko urriaren 27ko bilerarako DEIALDIA (ikus AKTA)
- 2008ko urriaren 27ko bilera (ikusi AKTA)
Beste alde batetik, adierazi beharra dago, Batzorde nagusiaz gain beste batzorde batzuk ere sortu direla Mendeurreneko ekitaldiak antolatu ahal izateko. Honako hauek:
- Batzorde historikoa. Hauek dira bere eginkizunak: hitzaldi zikloa antolatu, iraileko erakusketa, argitalpenak…
- Herriko taldeen jaialdia antolatzeko batzordea.
- “Aizkorrin Barrena” mendi-martxa antolatzeko batzordea. Batzorde honetan ondoko elkarteak parte hartzen dute: Izadi-Zaleak, Burdinola, Arriurdin eta Gaztetxea.