Otsailaren 28an, Susana Truchuelo historialariak hasiera bikaina eman zion IV. mendeurreneko hitzaldi zikloari “La desanexión de Legazpi: 1608″ izenburua zuen hitzaldiarekin. Era argi eta hezitzaile batean azaldu zuen legazpiarron borroka luzea nola izan zen eta askatasuna zergatik lortu genuen. Bertaratutako guztiak oso gustura egon ginela aitortu behar.

Susana Truchuelo Garciak, historian doktorea eta Kantabriako Unibertsitatean historia irakaslea Aro Moderno Garaian, Legazpiarron askatze-prozesu hartaz hitz egin zigun.
Susana Truchuelok, andoaindarra izanagatik ere, ondo ezagutzen du Legazpiren desanexioa eta hau garbi utzi du bere liburuetan, hala nola: “La representación de las corporaciones locales guipuzcoanas en el entramado político provincial (siglos XVI-XVII)” eta bere doktoradutza-tesian “Gipuzkoa y el poder real en la Alta Edad Moderna”.
LA DESANEXIÓN DE LEGAZPI:1608
Segurako hiribilduaren menpekotasunetik at gelditu eta bailara izatetik hiribildua izatera iragan zelako, eta Probintziarentzat Batzar Nagusietako kide berri bat gehitu zelako eta, ondoren, Legazpiko herriaren etsenplua beste herri txiki batzuk ere jarraitu zutelako beren askatzea lortuz.
Honetarako, Gaztelako Hazienda Kontseiluak gure herrira bidali zuen epaile bat, Pedro Sanchez de Collado doktorea, eta honek- lehenbizi Legazpiko Alkatea izendatu zuen (Martin de Zabaleta) eta udal ofizioak ere bai.
Epaile honek ere Legazpiko terminoen mugarritzea burutu zuen eta Legazpikobiztanleen errolda zehatza egin zuen, honela jakiteko legazpiarrek Felipe III erregeari zenbat diru ordaindu behar zioten. Guztira, marabedietan legazpiarrek 750.000 marabedi ordaindu behar izan zituzten.
Gainera, epaile honek agindu zion Segurako Alkateari legazpiarren aurkako auziei buruz ez jakiteko eta horiexek emateko Legazpiko Alkate berriari (agindu hau Segurako Alkateak, Juan Lopez de Beresiartu gazteak bete ezizanak bere atxiloketa eragin zuen).
Azkenik, tirabirak eman zituen beste ekintza bat izan zen Collado doktoreak bere egitekoa osorik betetzeko Gipuzkoako Batzar Nagusietan Legazpiko batzarkideari eserlekua, abots eta botuarekin, eman behar ziola, baina hiribildu handiak (Segura, Tolosa, Ordizia eta Hondarribia) saiatu ziren ahal izan zituzten bitartekoak erabiliz eginkizun hau oztopatzen. Hala ere, Seguran 1608ko abenduaren 1ean egin zen Batzar Nagusian Legazpiko batzarkideari (Martin de Zabaletari) eserlekua eman zitzaion.
Nondik zetorkion Legazpiri askatzeko grina hori? Legazpiko herriaren askatze honen zergatiak desberdinak izan ziren,esate baterako: Segurak Legazpiko biztanleen artean egiten zituen zergen banaketak, lurren jabetza eta ustiaketa auziak (Aiztondoak eta Goiburuak), Segurako Alkatea legazpiarren justizia izanik sortarazten zizkien kalte personal ta ekonomikoak, egin beharreko Alardeak hiribilduan bertan gauzatzeko Seguraren asmoak sortarazi zituen istiluak, kontrolatu beharreko pisu eta neurrien auziak, Felipe II erregearen hileta-elizkizunak, etabar; azken finean herri gisa sentitzen zuten legazpiarrek beren bailara eta honela saiatu ziren XVI mendean ere -1538an eta 1564an- beren askatasuna lortzen, nahiz eta mende- honetan ez zuten fruiturik izan.
Ikusi: Bideoa - Audioa