2008 / 03 / 02 -ko artxiboa

Domingo Agirrek 1608. urteko legazpiarrak irudikatu zituen Inauterietan

Domingo Agirre ikastetxeak “Legazpi Seguratik” askatu zeneko urtea hartu zuen gaitzat inauterietan egin den desfilerako. Lan bikaina eta txukuna, benetan. Hona hemen argazki batzuk (argazki guztien egilea Ikatza Elkarteko Jose Venegas da):

2008 / 03 / 02

IV. mendeurrena aurkeztu zen

Otsailaren 25ean “Legazpiren IV. mendeurrena” aurkeztu zen Kultur Etxean. Ekitaldian honako lagun hauek hartu zuten parte:

  • Xotero Plazaola, alkatea
  • Xabier Lopez de Munain, udalaren artxibozaina
  • Amaia Aizpurua, “400 urtez aske” ikuskizunaren koordinatzailea
  • Jose Luis Ugarte, “Aizkorrin Barrena” mendi martxaren koordinatzailea
  • Bittor Larraza, batzorde teknikoaren ordezkaria

Aurkezpen eguna

(Arg. José Venegas) 

Hauek izan ziren aurkezpenean azaldu zituzten kontuak:

  • Mendeurrenaren arrazoi historikoak
  • Aurreikusten diren ekitaldiak: hitzaldiak, erakusketak, argitalpenak, jaiak…
  • Herriko taldeen ikuskizuna, urriaren 4an.
  • Mendi martxak:
    - Maiatzaren 18an (Legazpi-Segura)
    - Urriaren 12an (Aizkorrin Barrena)
  • Web gunea eta logotipoa aukeratzea

Aurkezpenaren bideoa edota audioa ikusi edo entzun nahi izanez gero, bertan klikatu.

2008 / 03 / 02