Astelehenean, apirilak 14, batzordea bilduko da
Astelehenean, apirilak 14, Mendeurrenaren batzorde nagusia bilduko da Kultur Etxean, arratsaldeko 6:30ean. Batzorde irekia denez, nornahi etor daiteke.
AZTERGAIAK hauek dira:
1 - Orain arte egindakoaren balorazioa
2 - Ekintzen antolaketaren jarraipena:
- Hitzaldiak
- Legazpi-Segura ibilaldia
- Legazpiko jaiak / Armen Alardea / Artzai Eguna
- Mendeurrenaren erakusketa
- Argitalpenak
- Urriaren 4ko ikuskizuna
- Aizkorrin Barrena mendi martxa
- Kartelak, pankartak, iragarkiak
- Irailaren 12ko ekitaldia
3 - “Bestelakoak”
- Oroigarrien proposamenak aztertu eta erabaki
- Proposamen berriak