2008 / 05 / 21 -ko artxiboa

IV. Mendeurrenaren oroigarria

IV. Mendeurrenaren Batzordeak oroigarri bat egitea adostu du udalerria sortu zenetik 400 urte bete direla ospatzeko. Ekitaldi nagusietan banatzeko erabiliko da, batez ere, eta hartzaileak hauek izango dira: lan egin duten erakundeen ordezkariak, nabarmendu diren herritarrak, Legazpira hurbiltzen diren agintari politikoak eta abar.

Harri artifizialez egindako pieza bat izango da, luzeran 12 cm, alturan 13,5 cm eta zabaleran 4 cm dituena, bataz beste. Bi irudi erakusten dira bertan: goian, eskuinetara, IV. Mendeurrenaren logoa; behean, ezkerretara, Legazpiko antzinako elizaren irudi geometrikoak, oraindik ere Kontsejura begira dagoen paretan ikusgai daudenak.

Edozein herritarrek ere eskuratzeko modua izango du 45€-ren truke, baina horretarako Kultur Etxean eskatu beharko da aurrez.

2008 / 05 / 21