“Legazpi, 400 urtez aske” erakusketa irailaren 12an zabalduko da

Askatasunaren Egunean, irailaren 12an, “Legazpi, 400 urtez aske” erakusketa zabalduko da Legazpiko Kultur Etxean. Urriaren 10era arte egongo da ikusgai, arratsaldeko 5′30etik 8:30era.Erakusketaren kartela
1608. urtea izan liteke konturatu gabe igaro litekeen urte bat, baina legazpiarrontzat ospatu beharreko urtea dugu, izan ere data hau izan baitzen Legazpi herria Segurako Hiribilduaren menpekotasunetik askatu zen urtea. Legazpiko harana bera Hiribildu bihurtu zen, Udal propioarekin eta Batzar Nagusietan eserleku propioarekin.

Bere hiribildutasun propioa lortzea ez zen izan Erregearen doaitzagarengatik, baizik eta Legazpik Erregeari titulu hori erosi zion, biztanle bakoitzeko 20 dukat eta bi eskribautzengatik 300 dukat ordainduz.

Gure herriak bere asmoa gauzatzearren zuzenki jo zuen Gaztelako Ogasun Kontseilura, zeinek egintza honetan ikusi zuen bide bat bere egoera ekonomiko txarra leuntzeko, aparteko diru kopuru on bat lortuz. Beraz, Legazpik honela lortu zuen aurreko mendean lortu ez zuen asmoa: Seguratik askatzea.

Pedro Sanchez Collado doktorea izan zen izendatua epaile gisa Legazpiren desanexioa lortzeko eta esan behar da gogotsu aritu zela bere eginkizunean askatasuna lortu arte.

Epaile honek izendatu zuen Legazpiko lehen Alkatea: Martin de Zabaleta, eta hauxe ere izan zen Legazpiko lehen Batzarkidea Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Baita Collado doktoreak burutu zuen Legazpiren mugarritzea eta, era berean, Legazpiko biztanleen errolda zehatza egin zuen, honela jakiteko zenbat ordaindu behar zion Legazpik Felipe III. Erregeari.

Hala ere, epaile honi gehien kostatu zitzaiona izan zen Batzar Nagusietan eserlekua lortzea Legazpiko batzarkidearentzat, ze Hiribildu Handiek (Segura, Ordizia, Hondarribia eta Tolosa) kontra egin zioten asmo honi, jakinda bere menpeko lekuek ere bide berbera har zezaketela, beren estatus politikoa arriskuan jartzen zelarik.

Askatasun-gauzatze honetan Legazpiko herriak eduki zuen Crist—bal Ipe–arrietakoaren laguntza, zeina Urretxu eta Legazpiko bizilaguna baitzen, baita Kontadore Nagusia eta  Ogasun eta Erregeren Kontseiluetako batzarkidea.

Beraz, Legazpiko herria 1608an abiatu zen askatasun-bidetik eta bere exenplua Gipuzkoako beste herri batzuk jarraitu zuten, honela gure Probintziaren egoera politikoa aldaraziz.

Utzi iruzkina :

Erregistratu erantzuna uzteko.