Eta urriaren 12an, “Aizkorrin Barrena” mendi martxa.
Urriaren 12an, igandea, Legazpiko IV. Mendeurrenaren ekitaldien barruan, Euskal Herri mailako “Aizkorrin Barrena” mendi martxa izango da, Brinkolatik abiatuta.

Bi ibilbide izango dira, biak oso oso politak:
- luzea, (31 km) (gehiengo altuera, Aizkorritxo 1325 m);
- motza, (16 km) (gehiengo altuera, Katabera 1200 m).
Parte hartzeko 10 € (izena aurrez eman ezkero) edo 12 € (izena egunean bertan eman ezkero) ordaindu beharko dira.
Prezio horretan sartzen dira: kamixeta + edaria eta janaria + baso tolestagarri bat + diploma.
Izen-ematea honako leku hauetan egin daiteke: Armuño elkartea, Urbeltz taberna, Kiroldegia, Gaztetxea, Izadi-Zaleak edo, internetez, helbide honetan: www.izadi-zaleak.com/mendimartxa/
Ibilaldi luzearen irteera, goizeko 7etatik 7:30era izango da, eta ibilaldi motzaren irteera, goizeko 8etatik 9etara.
ETORRI TRENEZ!! Trenak doan izango dira Zumarragatik eta Legazpitik.
Trenaren orduak:
- Zumarragatik: 6:30 / 7:39 / 8:44 (Tren berezia)
- Legazpitik: 6:35 / 7:44 / 8:39
Bestela KOTXEA KONPARTITU!!! etxekoekin edo lagunekin.
Arratsaldean jai giroa izango da BRINKOLAN. Animatu eta etorri!!!
EMAN IZENA AURREZ. BIZIKI ESKERTUKO DUGU.
4-Mendi Martxa atalean, (goian ezkerrean) dago ibilbide eta mendi martxari buruzko informazio zehatza.