‘Ekitaldiak’ ATAL-eko ARTXIBOA

IV. Mendeurrenaren oroigarria

IV. Mendeurrenaren Batzordeak oroigarri bat egitea adostu du udalerria sortu zenetik 400 urte bete direla ospatzeko. Ekitaldi nagusietan banatzeko erabiliko da, batez ere, eta hartzaileak hauek izango dira: lan egin duten erakundeen ordezkariak, nabarmendu diren herritarrak, Legazpira hurbiltzen diren agintari politikoak eta abar.

Harri artifizialez egindako pieza bat izango da, luzeran 12 cm, alturan 13,5 cm eta zabaleran 4 cm dituena, bataz beste. Bi irudi erakusten dira bertan: goian, eskuinetara, IV. Mendeurrenaren logoa; behean, ezkerretara, Legazpiko antzinako elizaren irudi geometrikoak, oraindik ere Kontsejura begira dagoen paretan ikusgai daudenak.

Edozein herritarrek ere eskuratzeko modua izango du 45€-ren truke, baina horretarako Kultur Etxean eskatu beharko da aurrez.

2008 / 05 / 21

Maiatzaren 16an “Aizkorrin Barrena” aurkeztuko da

Diaporama helbide honetan eskuragai dago:
http://www.megaupload.com/es/?d=9ZTPRKD8

Maiatzaren 16an, ostirala, arratsaldeko 8etan AIZKORRIN BARRENA mendi-martxa aurkeztuko da Legazpiko Kultur Etxean.Ekitaldia Legazpiko lau elkarteen artean antolatuko denez (Izadi-Zaleak, Brinkolako Arriurdin, Burdinola eta Gaztetxea) lau elkarte hauetako ordezkari banak hitz egingo du. Ondoren Aitor Casadoren diaporama bat eskainiko da eta bertan ibilbideen irudiak ikusiko dira. Aizkorrin Barrena urriaren 12an izango da.

2008 / 05 / 11

400 urte hauetan Segura izan bagina, zer?

Maiatzaren 4an, Santikutz Txiki egunean, arratsaldeko 8etan, bertso musikatuak eskainiko dituzte Legazpiko Bertso Eskolako kideak. Ikuskizuna udaletxe ondoko oholtzan izango da eguraldiak lagunduz gero, bestela azokako arkupeetan egingo da. Musikariak Beñat Aierbe eta Xabier Barriola izango dira.

Kartela

Bideo hau ikusi nahi izan ezkero, Google-ko bideo servidorean dago:http://video.google.com/videoplay?docid=1890407214037399335

2008 / 05 / 02

Apirilak 24an hitzaldia: “Legazpi eta Partzuergoak”

Hitzaldia: “Legazpi: su nacimiento como entidad territorial”
Eguna: Apirilak 24
Ordua: 19:00
Tokia: Kultur Etxea

Hitzaldi honetan hitz egingo zaigu Legazpiko herriaren sorreraz, mugarriei dagokienez, eta ondorengo harremanak Partzuergo Txikiarekin (hau da, Segura, Zegama, Zerain eta Idiazabalek osatzen zutena) eta Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Nagusiarekin.

Mari Asun Urzainki

Harreman hauek gatazkatsuak izan ziren mendeetan zehar, batez ere Aiztondo eta Goiburuen Komunitateari dagokionez eta Urbia, Oltza eta Altzaniako mendien ustiaketarengatik.

Maria Asuncion Urzainki,
Deustoko Unibertsitateko irakaslea -Donostiako kanpusean-
Geografoa, zeinek bere doktoradutza-tesia egin baizuen gai honi buruz: “Partzuergoak”.
Tesia “Comunidades de Montes en Gipuzkoa: las Parzonerías” liburuan argitaratuta dago.

Ikusi nahi ezkeo eskuragai daude artxbo hauek:
- mapa 1 - mapa 1.2 - Legazpi entidad territorial

2008 / 04 / 17

Astelehenean, apirilak 14, batzordea bilduko da

Astelehenean, apirilak 14, Mendeurrenaren batzorde nagusia bilduko da Kultur Etxean, arratsaldeko 6:30ean. Batzorde irekia denez, nornahi etor daiteke.

AZTERGAIAK hauek dira:

1 - Orain arte egindakoaren balorazioa

2 - Ekintzen antolaketaren jarraipena:

  • Hitzaldiak
  • Legazpi-Segura ibilaldia
  • Legazpiko jaiak / Armen Alardea / Artzai Eguna
  • Mendeurrenaren erakusketa
  • Argitalpenak
  • Urriaren 4ko ikuskizuna
  • Aizkorrin Barrena mendi martxa
  • Kartelak, pankartak, iragarkiak
  • Irailaren 12ko ekitaldia

3 - “Bestelakoak”

  • Oroigarrien proposamenak aztertu eta erabaki
  • Proposamen berriak

2008 / 04 / 10

“La desanexión de Legazpi: 1608″ bideoa ikusgai

Ikusgai dago dagoeneko Susana Truchuelok otsailaren 28an egin zuen hitzaldi interesgarriaren bideoa. Hitzaldiaren izenburua “La desanexión de Legazpi: 1608″ zen.
Bideoari dagokion audioa ere badago.

Ikusi: Bideoa - Audioa

 

2008 / 04 / 02

Martxoaren 27an Legazpiko korten gaineko hitzaldia

Datorren hilaren 27an, osteguna, Luis Mari Zaldua urnietarra, “Saroiak eta kortak” liburuaren egilea eta Eusko Ikaskuntzako “Asmoz” Fundazioko zuzendaria, Legazpira etorriko da antzinako lurralde antolamenduaz hitz egitera.
Hau izango da bere hitzaldiaren izenburua: “Antzinako lurralde antolamendua: kortak”.

Luis Mari Zaldua

KORTAK LEGAZPIN
Antzinako lurralde-antolamenduaz
Felix Ibargutxiri Luis Mari Zalduak esker onez

“Ayta jaunac eresten dau elia,
Ama andreac apaynquetan dau obia.”

Korten eta saroien izaera hirutakoa da. Lehenik eta behin, abeltzaintzarako egokiak izateagatik aukeraturiko guneak dira. Bigarrenik, eremu berezi eta berezituak dira, baina, haatik, ez dira itxitako esparruak. Azkenik, arau edo eskubidetik ere badute, behinola hemengo lurralde-antolamenduaren oinarri izan ziren haiexetatik.

Antzina garrantzitsuak izan arren, egun gure ondarearen alderdi atzendua dira, ordea. Alderik alde, bazterrik bazter, saroien edo korten izena, izana eta izakia aspaldi samar itzali zen, baina horrek ez du esan nahi euren berririk ez dugunik, ezta gutxiagorik ere, non eta Legazpin gainera. Jakin ere badakigu garai batean berrogei kortatik gora zeudela Legazpin, hau da, batez beste kilometro koadroko korta bat. Gaur, ordea, mendi-gailur batera igoz edo airetik ateratako argazkiei erreparatuz gero nekez ikusten da kortarik, ez dago eite biribila duen esparru handi askorik begibistan…

Hitzaldiaren Laburpena ikusi pdf formatuan.

2008 / 03 / 17

Martxoaren 17an IV. mendeurreneko bilera

Hilaren 17an, astelehena, 18:30ean IV. mendeurreneko batzorde Nagusiaren bilera izango da Kultur Etxean. Bilera irekia izando da, gonbidatuta zaude.

AZTERTUKO DIRENAK:

1 - “Orainarte” eginikoen balorazioa.

  • Hitzaldia

    2 - “Ekintzen antolaketa” nola doan.

    • Hitzaldiak
    • Ibilaldia: Legazpi-Segura
    • Mirandaola Eguna / Armen Alardea / Artzai Eguna
    • Mendeurrenaren erakusketa
    • Argitalpenak
    • Urriaren 4ko jaialdia
    • Urriaren 12ko mendi martxa
    • Web-orria
    • Kartelak, pankartak, iragarkiak…
    • Mendeurrena Gipuzkoako Aldundian
    • Hitzaldi bat Koldo Mitxelena kulturunean

    3 - “Bestelakoak”.

    • Oroigarriaren proposamenak: aztertu eta erabaki.
    • Proposamen berriak.

    2008 / 03 / 12

    Susana Truchuelok hitzaldi zikloari hasiera bikaina eman zion

    Otsailaren 28an, Susana Truchuelo historialariak hasiera bikaina eman zion IV. mendeurreneko hitzaldi zikloari “La desanexión de Legazpi: 1608″ izenburua zuen hitzaldiarekin. Era argi eta hezitzaile batean azaldu zuen legazpiarron borroka luzea nola izan zen eta askatasuna zergatik lortu genuen. Bertaratutako guztiak oso gustura egon ginela aitortu behar.

    Susana Trochuelo

    Susana Truchuelo Garciak, historian doktorea eta Kantabriako Unibertsitatean historia irakaslea Aro Moderno Garaian, Legazpiarron askatze-prozesu hartaz hitz egin zigun.

    Susana Truchuelok, andoaindarra izanagatik ere, ondo ezagutzen du Legazpiren desanexioa eta hau garbi utzi du bere liburuetan, hala nola: “La representación de las corporaciones locales guipuzcoanas en el entramado político provincial (siglos XVI-XVII)” eta bere doktoradutza-tesian “Gipuzkoa y el poder real en la Alta Edad Moderna”.

    LA DESANEXIÓN DE LEGAZPI:1608

    Segurako hiribilduaren menpekotasunetik at gelditu eta bailara izatetik hiribildua izatera iragan zelako, eta Probintziarentzat Batzar Nagusietako kide berri bat gehitu zelako eta, ondoren, Legazpiko herriaren etsenplua beste herri txiki batzuk ere jarraitu zutelako beren askatzea lortuz.

    Honetarako, Gaztelako Hazienda Kontseiluak gure herrira bidali zuen epaile bat, Pedro Sanchez de Collado doktorea, eta honek- lehenbizi Legazpiko Alkatea izendatu zuen (Martin de Zabaleta) eta udal ofizioak ere bai.

    Epaile honek ere Legazpiko terminoen mugarritzea burutu zuen eta Legazpikobiztanleen errolda zehatza egin zuen, honela jakiteko legazpiarrek Felipe III erregeari zenbat diru ordaindu behar zioten. Guztira, marabedietan legazpiarrek 750.000 marabedi ordaindu behar izan zituzten.

    Gainera, epaile honek agindu zion Segurako Alkateari legazpiarren aurkako auziei buruz ez jakiteko eta horiexek emateko Legazpiko Alkate berriari (agindu hau Segurako Alkateak, Juan Lopez de Beresiartu gazteak bete ezizanak bere atxiloketa eragin zuen).

    Azkenik, tirabirak eman zituen beste ekintza bat izan zen Collado doktoreak bere egitekoa osorik betetzeko Gipuzkoako Batzar Nagusietan Legazpiko batzarkideari eserlekua, abots eta botuarekin, eman behar ziola, baina hiribildu handiak (Segura, Tolosa, Ordizia eta Hondarribia) saiatu ziren ahal izan zituzten bitartekoak erabiliz eginkizun hau oztopatzen. Hala ere, Seguran 1608ko abenduaren 1ean egin zen Batzar Nagusian Legazpiko batzarkideari (Martin de Zabaletari) eserlekua eman zitzaion.

    Nondik zetorkion Legazpiri askatzeko grina hori? Legazpiko herriaren askatze honen zergatiak desberdinak izan ziren,esate baterako: Segurak Legazpiko biztanleen artean egiten zituen zergen banaketak, lurren jabetza eta ustiaketa auziak (Aiztondoak eta Goiburuak), Segurako Alkatea legazpiarren justizia izanik sortarazten zizkien kalte personal ta ekonomikoak, egin beharreko Alardeak hiribilduan bertan gauzatzeko Seguraren asmoak sortarazi zituen istiluak, kontrolatu beharreko pisu eta neurrien auziak, Felipe II erregearen hileta-elizkizunak, etabar; azken finean herri gisa sentitzen zuten legazpiarrek beren bailara eta honela saiatu ziren XVI mendean ere -1538an eta 1564an- beren askatasuna lortzen, nahiz eta mende- honetan ez zuten fruiturik izan.

    Ikusi: Bideoa - Audioa

    2008 / 03 / 08

    Domingo Agirrek 1608. urteko legazpiarrak irudikatu zituen Inauterietan

    Domingo Agirre ikastetxeak “Legazpi Seguratik” askatu zeneko urtea hartu zuen gaitzat inauterietan egin den desfilerako. Lan bikaina eta txukuna, benetan. Hona hemen argazki batzuk (argazki guztien egilea Ikatza Elkarteko Jose Venegas da):

    2008 / 03 / 02