![]()
Hiri Antolaketarako Plangintza Orokorra
![]()
Uda Ikastaroaren inguruko informazioa
![]()
Mugikortasun Iraunkorrerako Plana. Amaierako dokumentua
![]()
IV. mendeurrenaren web-gunean sar zaitez!
![]()
Ezagutu Legazpiko Agenda
RSSan ere bai
![]()
![]()
![]()
Kontsejutik Legazpiko Udal Buletina
![]()
Mankomunitateko Familientzako Hezkuntza Baliabideak ezagutu
![]()
Legazpiko Udala eta Garapen Iraunkorra. EZAGUTU
![]()
Autoa era egokiagoan erabil ezazu
![]()
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN)
![]()
Irakur itzazu Legazpiko Berriak
![]()
Hutsik dauden etxebizitzak alokatzeko programa Legazpin

![]()

Gipuzkoako hegoaldean dago Legazpi, Urola Garaia eskualdean. Hazkunde demografiko eta urbanistiko handia ekarri zion industrializazioak Legazpiri iragan mendearen erdialdetik aurrera. Antzinako burdinolen oinordekotzat jo daiteke industrializazioa. Hazkunde eta garapen horrekin batera, ordea, bizi-kalitatea eta kultura ere bultzatu behar dira, eta zaindu egin behar da eskualdeko ondare aberatsa (antzinako industrien hondakinak eta Aizkorri mendizerra, bereziki).
Konpromiso sendoa du Legazpiko Udalak garapen iraunkorrarekin, eta hala erakusten du udal ekintza-planaren ibilbideak, hasi planifikaziotik eta gauzatze-fasera arte. Horri esker, nabarmen hobetu dira ingurumena eta bizi-kalitatea, jarduera ekonomikoen garapena galgatu gabe betiere. Bestalde, bikainak dira zeharkakotasuna eta herritarren eta udal-eragileen arteko koordinazioa. 1998ko ekainean onartu zuen Garapen Iraunkorraren aldeko Europako Hirien Gutuna, Aalborgeko Gutuna deritzona. Horrenbestez, bat egin zuen Legazpik Europako Hiri Iraunkorren Kanpainarekin.
2001eko martxoan, berriz, EAEko Iraunkortasunaren aldeko Konpromisoa izenpetu zuen. 2000ko urrian lanean ari zen Legazpi Udaltalde 21 Pilotuan, Tokiko Agenda 21 ezartzeko ahaleginean. 2001eko azaroan amaitu zen lan hura, udal ekintza-plana idatzi zutenean. Plan horretan daude orain arte egin diren lan nagusiak, udal-eragileek adostuak eta lehenetsiak eta Udalaren Ingurumen Batzordeak onetsiak.
2002ko urritik, Udaltalde 21 Urola-Garaia-ko partaide da Legazpi, Ezkio-Itsaso, Urretxu eta Zumarragarekin batera. Erakunde horri esker, eskualde osoan lan egin ahal da, iraunkortasunaren alorrean Legazpik duen eskarmentuaz baliatuta. 2002ko abenduaz geroztik, berriz,Udalsarea 21-eko kide da Legazpi, udal ekintAza-planak sustatu eta haiei laguntzeko helburuarekin. Sarea eratzen eta haren eginkizunak zehazten buru-belarri jardun zen Legazpi.
2001-2004 Udal Planaren ekintza gehienak gauzatuak direnez, 2005-2007 eperako beste Ekintza Plan bat eratu eta onartu da. Udal departamento desberdinek, Garapen Iraunkorrerako Batzordeak eta herritarren Foroak parte hartu dute plan berri hau egiteko. 2005eko ekainaren 8an Udal Batzarrak onartu zuen.