Sarrera>> Agenda 21

Egindako hainbat ekintza

Hona hemen orain arte herrian egindako lanetatik batzuk:


Plastikozko poltsarik ez. Zeurea erabili!

Legazpiko Udalak eta ILINTI merkatarien elkarteak elkarlanean, plastikozko poltsen Plastikozko poltsarik ez erabilera murriztea helburu duen kanpaina berri bat jarri dute martxan.

Aipatu kanpaina, Domingo Agirre, Haztegi eta Olazabal ikastetxeetako ikasleek (Eskola Agenda 21) eta Agenda 21eko herritarren parte hartze Foroak eskatuta egingo da.

Zergatik komeni da plastikozko poltsak ez erabiltzea?

- Petrolioa delako osagai nagusia...
- Energia asko kontsumitzen delako eta CO2 isurketak sortzen direlako haiek egiten.
- 150 urte baino gehiago behar dutelako desegiteko.
- Plastikozko poltsa gehienak kontrolik gabe botatzen dira eta hiriak eta ekosistema naturalak kutsatzen dituzte.
- Itsasoan kalte handia sor dezakete eta dortokak, baleak edo izurdeak hil egiten dira poltsak irentsi eta gero.


Plastikozko poltsarik ez Gutako bakoitzak, bataz beste, 238 poltsa erabiltzen ditu urtero -100.000 tona baino gehiago- eta horietatik %10 bakarrik birziklatzen da.

Horregatik, hainbat herrialdetan poltsa horien erabilera murrizteko neurriak hartzen ari dira: material biodegradagarriekin egitea, kontsumitzaileei kobratzea (orduan, %85 jaisten da haien erabilera), ... baita debekatzea ere.

Kanpainaren ezaugarriak:

- Ekainaren 5etik aurrera, Ilintiko dendetan erosten baduzu, telazko poltsa bat oparituko dizute. Poltsarekin batera, kartila bat ere jasoko duzu.
- Ilintiko denda batean erosten duzun bakoitzean, oparitutako poltsa erabiliz gero, dendariak eranskailu bat jarrriko du zure kartilak.
- Kartila bete ondoren, Apatxo, Ekei eta Hizkuntza liburu-dendetan utz dezakezu. Azkeneko eguna: irailaren 16a.
- 6 bizikleta tolesgarri zozketatuko dira

Kontsumo arduratsuaren aldeko apostua egin nahi dut

Karroak - "Gure esku dago" web

-GAP Programa web





Urola Garaiko III. Jaieguna trenez eta bizikletaz (2008/06/01)

Helburua eguneroko joan-etorrietan trena eta bizikleta erabiltzeko ohitura sustatzea da. Horrela, bi garraio-mota Urola Garaiko I. Jaieguna trenez eta bizikletaz horien ezaugarrien berri emango zaie parte-hartzaileei: garraio azkarra, segurua, merkea, osasuntsua eta gutxi kutsatzen duena.

UROLA GARAIA eskualdeko ibilbideak Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko bidegorria eta udalerri horien hiriguneak zeharkatuko ditu. Ekitaldia Gipuzkoar guztiei zuzendua dago. 2007ko ekitaldian 500 lagunetik gora, eta oso bereziki haurrekin zetozten familia eta lagun taldeak bilakatu ziren Zumarraga, Urretxu eta Legazpi zeharkatzen zituen Jaiegunaren benetazko protagonista.

Foiletoa. pdf

FOKATU Urola Garaia Argazki Lehiaketa

Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga Udalek eta UGGASAk Fokatu argazki lehiaketa hau antolatu dute. Ekintza horren bidez, herritarren artean ingurumenarekiko kontzientziazioa bultzatu eta garapen iraunkorraren kontzeptua zabaldu nahi da; gure herrietako Tokiko Agenda 21ak horretan oinarritzen dira. Irudi hauek sarituko dira: gure herrietan ditugun arazo ekonomiko, sozial eta ingurugirokoak eta horiek konpontzeko egon daitezkeen aukerak.

2008ko oinarriak kontsultatu.pdf

Ekoscan

EKOSCAN ARAUA ingurumena kudeatzeko sistematako bat da eta laguntza eskaintzen die enpresei eta udalei haien lan-prozesuetan ingurumen-egoera hobetzeko. Ekoskan Legazpiko Udalak EKOSCAN ZIURTAGIRIA lortu duen lehenetariko bat da.

UDAL BULEGOETAKO EKOSCAN: 2006.urtetik erabiltzen dugun A4 paper guztia birziklatua eta klororik gabekoa (ekologikoa) da. Gainera paper-kontsumoa %21 murriztu dugu eta argindarraren kontsumoa %12,8. Etengabeko hobekuntza prozesua da eta urtez urte helburu berriak ezarri behar dira. 2007. urtean paperezko produktuen (koadernoak, karpetak, A3...) kontsumoa murriztu da. Datorren 2008. urterako helburuak hauexek dira: udalak kaleratuko dituen argitalpenetan irizpideak ezartzea eta berokuntzako erregaiaren kontsumoa murriztea.

OBRATAKO BRIGADAREN EKOSCANA: 2007.urtean lortu dugu ur-pintura gehiago erabiltzea : %63, lehen %36 bakarrik zen ur-pintura. Aldi berean inausketa-hondarrak eramateko Ormaiztegiko konpost plantara egiten diren bidaiek sortzen duten CO2 isurketak %86,7 murriztu ditugu. 2008rako ezarritako helburuak: Argindarraren kontsumoa gutxitzea eta inausketa-hondar gutxiago sortzea. Informazio gehiago.pdf

Gure Ingurumen Konpromisua.pdf

Nazioarteko Ingurumen Eguna (Ekainak 5)

Urtero, Urola Garaiko Udalek Nazioarteko Ingurumen Eguna Nazioarteko Ingurumen Eguna ospatzen dugu, Uggasarekin batera. Egun horretan, garapen iraunkorraz jabe gaitezen helburuarekin, herritarrak sentikortzeko, hezteko eta komunikatzeko hainbat ekitaldi antolatzen ditugu. Ingurumenaren Munduko Egunerako prestatu diren Ekintzakpdf

Ingurumenaren aldeko ekimen hoberenari emango zaion saria

Ingurumenaren aldeko ekimen hoberenari emango zaion saria UROLA GARAIA eskualdeko enpresa txikien artean ingurumenaren aldeko errespetuzko kontzientzia bultzatzeko asmoarekin eta Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako Udalek hartutako Iraunkortasunaren aldeko konpromisoarekin bat etorriz, Urola Garaia eskualdean ingurumenaren aldeko ekimen hoberena saritzea erabaki da. Lan horretan IHOBEren laguntza jasotzen dute aipatu Udalek.

2007an, egurrezko eskailerak egiten dituen Urretxuko EIMA enpresak jaso du saria. Hauxe da aurkeztu duen proiektua: biomasa-galdara ezarri dute enpresan eta galdara horri esker, egurrezko hondakinak erabiltzen dituzte beroa sortzeko. Halaber, bernizatzeko kabina berria ezarri dute eta horretan, urarekin nahastutako bernizak erabiltzen dituzte. Guzti horrekin hauxe da EIMA enpresak lortu duena:
- Atmosferara isurtzen dituen konposatu organiko hegazkorrak %90 murriztea
- Bernizatze-kabinan sortutako hondakin arriskutsuak gehiago ez sortzea
- Sortutako egur-hondakinen %100aren balorazio energetikoa
2007rako oinarriak.pdf

Ekoizpen garbia sustatzeko hitzarmena

IHOBEk, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak, eskualde mailako Lankidetza Hitzarmena sinatu du Urola Garaiko Garapenerako Agentziarekin (UGGASA), Urola Garaiko Industrialdearekin (UGISA) eta Industrialdea Zumarragako, Legazpiko, Urretxuko eta Ezkio-Itsasoko Udalekin. Hauxe da hitzarmenaren helburua: etengabeko ingurumen hobetzea eta ekoizpen garbia sustatzea Urola Garaian. Joan den urtarrilaren 16an sinatutako hitzarmena lau udalerriak garatzen ari diren Tokiko Agenda 21en prozesuen barruan kokatzen da bereziki. Hitzarmena joan den 2004an Legazpiko Udalak sinatu zuen hitzarmenaren jarraipena da. Horren arabera, Urteko Plana egingo da jarduketa desberdinak ezarriko dituena: Jarraipen batzordea osatuko da, prestakuntza-saioak antolatuko dira, ingurumen-gaiekiko sentsibilizazioa, hondakinen bilketa bateratua egiteko proposamenak ,... Plan horiek urtero berrikusiko dira IHOBEren Ingurumen Aholkularitza Adituaren laguntzarekin.

Ingurumena ebaluatzeko jardunbide egokiak

Legazpiko Hiri-antolamendurako Plan Orokorra (lehengo Arau Subsidiarioak) aldatzeko prozesua, "Europar Batasuneko ingurumen ebaluazio estrategikorako Ingurumena ebaluatzeko jardunbide egokiak liburuaren portada jardunbide egokiei buruzko eskuliburua" izenekoan sartu da. Eskuliburu hori Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak argitaratu du. Bertan, ingurumenarekiko konpromiso maila handia erakutsi duten Europar Batasun osoko 12 esperientzia jaso dira. Legazpiren kasuan hauek dira osagai azpimarragarrienak: herritarren parte-hartzea eta ingurumen-gaiak prozesuaren hasiera-hasieratik kontutan hartzea. Informazio gehiago.pdf

Eskualde mailan antolatu diren ekintzak

Urtero Legazpiko Udalak, eskualdeko beste herriekin eta UGGASArekin batera zenbait ekintza Eskualde mailak ekintzak prestatzen ditu: Aste Berdea, Mugikortasun Iraunkorraren Astea, Eskolako Agenda 21, Ekoizpen garbiaren sustapena...









Ingurumenari lagunduz gidatzeko ikastaroa

Gidatzeko jarraibide erraz batzuekin errekin gutxiago kontsumitzen eta CO2 gutxitzen ikasiko dugu . Ingurumenari lagunduz gidatzeko ikastaroa











Informazio gehiago.pdf

Mugikortasun Iraunkorraren Astea

Azken urteotan, irailaren 16tik 22ra, ospatu ohi da Mugikortasun Iraunkorraren Europako Astea. Mugikortasunaren Astea Aste honen helburua: herritarrak hiri-garraioak erabiltzearen alde sentsibilizatzea eta hori gure osasuna eta bizi-kalitatea hobetzearen alde egitea dela adieraztea. Legazpiko Udalak aste honen alde egiten du eta horrela adierazten du urtero sinatzen duen Atxikitze-gutunean.

2007eko ekintzak.pdf 2006eko ekintzak.pdf 2005eko ekintzak.pdf

Ekoizle txikien HONDAKIN ARRISKUTSUEN kudeaketarako hitzarmena

Gipuzkoako Bazkundearen eta hondakin arriskutsuak kudeatzen dituzten enpresen arteko hitzarmena da. Hondakin Industria kopuru txikia sortzen duten enpresa guztiei zuzenduta.
Triptikoa ikusi.pdf

Informazioa: Legazpiko Udala ( 943 737030 / agenda21@legazpi.net ) edo Gipuzkoako Bazkundea (943 000300 / residuos@camaragipuzkoa.com

Kontsumo arduratsuaren kanpaina

Gizarte iraunkorragoa lortze aldera irizpide eta Kontsumo arduratsua txartela jokaera egokiak jarraitzen dituen kontsumoa da.





Informazio-txartela ikusi.pdf



Airearen kalitatea

2005eko uztailetik urrira arte, Legazpin arnasten dugun airearen datuak erregistratzeko asmoz, Airearen kaptadorea Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak kabina mugikorra jarri zuen San Juan auzoko Haur Eskolan eta Euskalerria Enparantzan. Emaitzak ikusipdf


Gaur egun, airearen kalitateari buruzko datuak jasotzen dira aldizka. Datu horiek Eusko Jaurlaritzako Osasun Departamentuak jasotzen ditu, Goierrin eta Urola Garaian garatzen ari den Ingurumen eta Haur Programaren barruan. 2006-2008 epealdian, programan borondatez parte hartuko duten haurdun dauden emakumeen jarraipena egiten ari da. Hauxe da programaren helburua: hainbat kutsatzaile atmosferikok umekiaren garapenean (haurdunaldiaren hirugarren hilabetetik aurrera eta haurrak urtea bete arte) duten eragina aztertzea.

Herria garbi mantentzeko sentsibilizazio kanpaina

2003-Udalak, herria garbi eta erakargarri mantentzeko legazpiar bakoitzaren konpromiso pertsonalak duen garrantziari buruz sentsibilizazio-kanpaina bat burutu du. Helburua, gure eguneroko bizitzan eragina duten jokabide desegokiak nabarmentzea da, eta horien ordez gizalegezko eta errespetuzko portaerak agertzea, bai gure herrikideekin bai Legazpiko hiri-altzariekin eta azpiegiturekin.

Zakurra Zakarrontzia
Parkea Haltzariak

Eskolako Agenda 21

2003-2004 ikasturtean jarri zen martxan ekimen hori Legazpin, Lehen Hezkuntzako eta DBHko Eskolako Agenda 21 ikasleen artean. Hondakinen gaia jorratu zuten ikasturte hartan, eta ikastetxe hauek hartu zuten parte ekimenean: Haztegi, Domingo Agirre eta Olazabal. 2004ko maiatzean aurkeztu zen lana. Sei eta hamasei urte bitarteko 709 ikaslek hartu zuten parte ekimenean. Herriko alkatea, zinegotziek eta Sasieta Mankomunitateko ordezkariak izan ziren lanaren aurkezpen-ekitaldian, eta hitzeman zuten aintzat hartuko zituztela ikasleen proposamenak.

2004-2005 ikasturtean uraren gaia landu zuten ikasleek. 2005-2006 ikasturtean berriz, energia.
2006-2007 ikasturtean aurreko urteetan landutako hiru gai birpasatuko dituzte: hondakinak, ura eta energia.
Ikasleek udalari egindako proposamenakpdf


2007-2008 ikasturtean zehar kontsumo arduratsua izango da gai nagusia.

Erreka Eguna

Balio eta interes handiko natur guneak ditu Legazpik herritik gertu. Horixe da, hain justu, Legazpiko Tokiko Agenda 21en kezkarik nagusietakoa: ingurune hori zaintzea.
Erreka Eguna Ikasleek proposaturik, Erreka Eguna ospatzen da 2004az geroztik. Egun horretan, Urola ibaia garbitzen dute herritarrek. Jasotzen diren hondakinak (asko), herriko plazan uzten dira, denen bistara, herritarrak kontzientziatzeko.

httpErreka Eguna 2008/09/20 - Animatu parte hartzera
Erreka Eguna 2008-ko kartela ikusi.pdf

Hainbat leku interesgarriren gida

Iturria2005eko martxoan, Urola Garaiko alkateek "Ezagutu Babesteko" Gida aurkeztu zuten. Legazpi, Urretxu, Ezkio-Itsaso eta Zumarraga dira Urola Garaiko herriak. Eskualdeko natur gune nagusiak ageri dira gida horretan, baita paraje xarmagarrienen azterketa xehatua ere: Izazpi, Beloki, Etxeberri bailara, Samiño-Oleta, Irimo mendia, Aizkorri inguruko mendiak... Gidari esker (paperean eta cd formatuan argitaratu zen), eremu bakoitzaren geologia, flora, fauna eta bestelako datu praktiko eta interesgarriak jakin ditzakegu. Bestalde, gune bakoitzera heltzeko mapak eta bestelako informazioa ere baditu.

Urtatza parkearen leheneratzea

Hondatutako inguruneak leheneratzeko eta naturaz gozatzeko parajeak egokitzeko programari dagokionez, Urtatzako parkearen leheneratzea da Legazpiko Tokiko Planaren ekintza aipagarrienetakoa.
Urtatza Parkea Garai batean zabortegi izandako lursail baten gainean dago parkea. Arau subsidiarioetan ageri zen aisialdirako gune bat eraiki behar zela toki horretan. Kirola egiteko eta jolaserako hainbat eremu ditu parkeak. Horrez gain, birgaitu egin da ingurunea eta paisaia-proiektu bat ere egin da, paraje horren berezitasun geografikoak eta landaredia sustatzeko. Aisiarako gune bihurtu da, beraz, ingurune hori, herriko nagusietakoa gainera. Urtatza auzotik hurbil dago parkea; Lakiolarako errepidetik joaten da.

XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AA ' | © Copyright 2006 Legazpiko Udala-Eskubide guztiak erreserbatuak-Euskal Herria plaza, 1 - 20230