Sarrera>> Agenda 21









Herritarren partehartzearen aktak

2001eko otsailean sortu zuten Legazpiko Ingurumen Foroa, Tokiko Agenda 21en partaidetza-foro iraunkorra. Organo aholku-emailea da Foroa, eta eginkizun nagusiak ditu prozesuaren kudeaketan laguntzea eta arlokako politikak zehaztea eztabaida, hausnarketa, iradokizun edo jardueren bidez. Sortu zen unetik, partaidetza handia eta garia izan du Foroak. Alkatea izaten da buru bileretan, eta hor elkartzen dira udal-teknikari eta -arduradunak, eskualdeko erakundeetako eta enpresa, sindikatu, ikastetxe, herritar eta kultur elkarteetako ordezkariak, eta zenbait herritar soil.

pdf2010eko bileren egutegia

Foroaren funtzioak ezagutu.

Foroko partaideekin batera egin da agiri hau, eta ondoren 2007-03-28an Udal Batzarrak onartu du. pdf



Orain arte egindako bilerak

Bileren aktak
Zkia Data Aztertutako gaiak Akta
50 2010-04-22 Milurteko Garapen Helburuak. ESKOLA AGENDA 21eko bi ordezkari gaztek parte hartu zuten pdf
49 2010-03-25 Nola aurreztu energia gehiago etxean eta gure bizilagunen komunitateetan? pdf
48 2010-03-04 Legazpiko zein leku eta eremu bereiziko zenituzke balio natural handiko gisa eta zuretzat garrantzitsuak direlako? pdf
47 2010-02-04 Mugikortasun Iraunkorreko planaren proiektuak: Santikutz kaleako espaloia zabaltzea eta bidegorria egokitzea , Kultur Etxetik Juanastegi kalera joateko igogailua jartzea eta Latxartegi parkean lurpeko aparkalekua egiteko proiektua azaltzea pdf
46 2009-12-10 2009 urteko helburuak ebaluatzea eta 2010 urterako programazioa egitea pdf
45 2009-11-05 Uraren eta ibai- baliabideen kudeaketari buruzko hitzaldia, Victor Peñasen eskutik pdf
44 2009-10-01 Foro gisa, zein ekarpen egin diezaiokegu Legazpiko ondare eta aniztasun natural inbentarioari? pdf
43 2009-06-18 Legazpiko klima-aldaketaren aurkako plana pdf
42 2009-05-28 Gaztetxearekin eta Gaztetxokoarekin batera landutako proiektuak pdf
41 2009-04-28 ESKOLAKO AGENDA 21. Legazpiko ikastetxeetako ikasleen ordezkariek EKITATE GABEZIAri buruz egindako hausnarketa, proposamenak eta konpromisoak aurkeztu dituzte pdf
40 2009-04-01 Legazpiko merkataritzaren susperketa Plana pdf
39 2009-03-26 Legazpiko herrigunera sarbide berri bat sortzeko proposamena pdf
38 2009-02-26 Zer egin dezakegu Legazpiko herritarrek bidegorria erabil dezaten pdf
37 2009-01-29 Obren egoera eta bidegorriaren gaineko debatea pdf
36 2008-12-11 Tailerra "Sormenaren hastapenak", Ainhoa Otaegiren eskutik. Ez zen bilera bat, tailerra baizik; beraz ez zen aktarik jaso
35 2008-11-06 Legazpiko Agenda 21eko Tokiko III. Ekintza-planaren aurkezpena. 2009. urtean Foroan lantzea proposatzen diren gaiak denon artean erabakitzea pdf
34 2008-10-02 "Tokiko Agenda 21ean, Udalerri-enpresa Ekintza-planaren udal diagnostikoa" azterketaren aurkezpena pdf
33 2008-06-19 Legazpiko Iraunkortasunerako Tokiko III. Ekintza Planean sar daitezkeen proiektu eta jarduketak pdf
32 2008-05-22 Natur Ondarea: jarduera-proposamenetatik, gure ustez zeintzuk dira lehentasunezkoak Iraunkortasuna lortzeko III. Ekintza Planean sartzeko? pdf
31 2008-04-24 ESKOLAKO AGENDA 21: ikasleen ordezkariek HONDAKINAK ETA KONTSUMOA gaiei buruz egindako hausnarketa, proposamenak eta konpromisoak aurkeztu dituzte. pdf
30 2008-04-03 Legazpiko Natur Ondarea. Nola sustatu natur ondarearen babesa, zaintza, zabalkundea eta balioespena? pdf
29 2008-03-10 Mugikortasun Plana aberastuko eta osatuko dituzten asmo berriak proposatu eta eztabaidatu ditugu. pdf
28 2008-03-03 Mugikortasun Iraunkorraren Planak jasotzen dituen proposamenak eta Foroaren lehen iritzia. pdf
27 2008/02/13 Legazpiko natur ondarea eta haren babesa, indarrean dagoen Hiriantolamendurako Plan Orokorrean. Carmen Segurolaren hitzaldia. pdf
26 2007/11/15 Gabonetako argiztapen eta apainketa Legazpin. pdf
25 2007/10/04 Ingurumen hezkuntza eta sentsibilizazio arloan 2007. urtean gauzatu diren ekintzen balorazioa. pdf
24 2007/06/14 Oinezkoen mugikortasuna. Mugikortasunaren Astean martxan jartzeko proposamenak. pdf
23 2007/05/17 Kale nagusia oinezkoentzako egokitzeko proposamena. Aste Berdea ekitaldiaren aurrean ekintzen programa zehaztu. pdf
22 2007/04/19 Herritarrak sentsibilizatzeko proposamenak, ekintzak eta ekimenak pentsatu, zehaztu eta adostea pdf
21 2007/03/29 Eskolako Agenda 21: ikasleek hondakinak, ura eta energiari buruz egindako proposamenak aurkeztu dituzte pdf
20 2007/03/01 Foroaren izaera eta funtzioak. 2007 urtean landuko dituen proiektuak . Egutegia. pdf
19 2007/02/01 Foroak jokatu behar duen paperaren eta dagozkion zereginen plangintza bateratua pdf
18 2006/12/14 Legazpiko Hiri-Ordenazioko Plan Orokorraren dokumentuaren inguruan iradokizunak jaso pdf
17 2006/12/12 Legazpiko Hiri-Ordenazioko Plan Orokor berriaren ezaugarri nagusien inguruko informazioa pdf
16 2006/06/08 Mugikortasuna III: Arau Subsidiarietako taldeari egingo zaizkion proposamenak prestatzea pdf
15 2006/05/18 Mugikortasuna II: oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbideak zehaztuz pdf
14 2006/04/25 Eskolako Agenda 21: ENERGIAren gaia aztertu ondoren ikasleek ateratako ondorioak, konpromisioak eta proposamenak. Hiru ikastetxeetako ikasleek egindako agiria erantsi egiten da. pdf pdf
13 2006/04/06 Mugikortasuna I: leku kritikoak antzematea pdf
12 2006/03/23 Foroa funtzionatzeko proposamen berria pdf
11 2006/02/02 2001-2004 epealdirako Ekintza Planaren ebaluazioa, 2006rako ekintzak, Airearen kalitateari buruzko datuak pdf
10 2005/11/10 Arau Subsidiarioen Aurrerapenari buruzko azterketa pdf
9 2005/05/19 Foroari buruzko hausnarketa pdf
8 2005/04/14 Eskolako Agenda 21: URAren gaia aztertu ondoren ikasleek ateratako ondorioak, konpromisioak eta proposamenak pdf
7 2005/02/24 2004 urtean egindako ekintzak. 2005-2007 epealdirako Ekintza Planaren zirriborroa pdf
6 2004/05/13 2004 urteko sentsibilizazio eta komunikazio ekintzak. Eskolako Agenda 21: HONDAKINen gaia aztertu ondoren ikasleek ateratako ondorioak, konpromisioak eta proposamenak pdf
5 2003/11/27 2003 urteko ekintzen jarraipena. 2004 urterako proposamenak pdf
4 2003/02/20 2003 urterako ekintza proposamenak pdf
3 2002/06/13 Agenda 21eko Ekintza Planaren proposamena aztertzea pdf
2 2001/11/14 Agenda 21eko Ekintza Planaren zirriborroa aztertzea. Proposamenak pdf
1 2001/02/20 Diagnostikoa egiteko asmoz, Legazpiko ingurumenari buruz herritarrek duten iritzia jaso zen, udalerriaren AMIA azterketaren bidez (Ahuleziak, Mehatxuak, Indarrak eta Aukerak) pdf

Harreman estua dute elkarrekin Urola Garaiko herriek (Legazpi, Urretxu, Zumarraga eta Ezkio Itsaso), eta Udaltalde 21en lanean nabaritzen da hori, baita "Nire autorik gabeko eguna", "Mugikortasun Iraunkorraren aldeko Europako Astea" eta "Aste Berdea" ekimenetan ere. Bestalde, Tokiko Agenda 21en ere elkarlanean aritu Agenda 21eko Foroak dira udalerri horiek, herritarrak sentsibilizatu eta kontzientziatzen. Eskualde osorako ekintza hauek egin dituzte, besteak beste: egutegi bat "Fokatu Urola Garaia" lehiaketa irabazi zuten argazkiekin, zaborrak biltzeko poltsak, iraunkortasunarekin lotutako hainbat gairi buruzko DVD bat (herritarren ohiturak, industria, Tokiko Agenda 21...)

XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AA ' | © Copyright 2006 Legazpiko Udala-Eskubide guztiak erreserbatuak-Euskal Herria plaza, 1 - 20230