Sarrera>> Agenda 21

Kudeaketa parte hartzailea eta iraunkorra

2006an Legazpiko Udalak, IHOBE enpresarekin batera eta Kualitate Lantaldea eta Gestiker enpresen aholkularitzarekin, Legazpin Agenda 21 kudeatzeko moduari buruzko hausnarketa-prozesu bati eman zion hasiera. IHOBEk honela aurkeztu zuen: kudeaketa parte hartzailea eta iraunkorra berritzeko proiektu pilotua. Hausnarketa horretan agente desberdinek hartu zuten parte: alkatea eta zinegotziak, udal teknikariak, legazpiarrak modu pertsonalean edo talde edo elkarteetako ordezkari gisa. Horretarako ere bide desberdinak erabili ziren: elkarrizketa pertsonalak, lantaldeak, informazioa,...

Horren ondorioz, Legazpin Agenda 21 prozesua bultzatzeko plana osatu da. Plan hori 2007an zehar garatu dugu eta eginbehar horretan Kualitate Lantaldea enpresaren jarraipena eta laguntza teknikoa jaso dugu. Horrela, 2007an zehar eta 40 pertsona baino gehiagoen parte hartzearekin, honako ekintzak burutu dira:

- Agenda 21eko parte hartze foroan Foroaren izaeraz eta eginkizunetazpdf hausnartu zen. Ondorioak dokumentu batean jaso ziren eta Legazpiko Udalaren Osoko Bilkurak joan den 2007ko martxoaren 28an egin zuen bileran onartu zuen aipatu dokumentua.

- Zinegotziek eta teknikariek elkarrekin hausnartu zuten iraunkortasunaren 3 dimentsioen gainean (ingurumenekoa, gizarte mailakoa eta ekonomikoa) baina beti Legazpi ardatz izanez eta Aalborg-en Konpromisoak oinarri hartuta. Hausnarketa horren ondorioak honako agirietan jaso ziren:

- Legazpiren etorkizuneko erronken gaineko hausnarketa, iraunkortasunaren ikuspegitik. Aurreko puntuan egon ziren agenteek hartu zuten parte.

Epe horretan egin den lana balio handikoa da baina bere helburu nagusia 2008. urtean Agenda 21eko III. Ekintza Plana egitea da, 2008-2011 epealdian aplikatuko den plana alegia.

Prozesu horretan legazpiarren parte hartzea jasotzen jarraitzea espero dugu, modu horretan bakarrik indartuko baitugu udalerriaren garapen iraunkorra. Bestalde, ez ahaztu Legazpi dela hirugarren Tokiko Ekintza Plana egingo duen lehenengo euskal udalerria.

XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AA ' | © Copyright 2006 Legazpiko Udala-Eskubide guztiak erreserbatuak-Euskal Herria plaza, 1 - 20230