![]()
Hiri Antolaketarako Plangintza Orokorra
![]()
Mugikortasun Iraunkorrerako Plana. Lehen ekintzak eta planaren deskribapena
![]()
IV. mendeurrenaren web-gunean sar zaitez!
![]()
Ezagutu Legazpiko Agenda
RSSan ere bai
![]()
![]()
![]()
Kontsejutik Legazpiko Udal Buletina
![]()
Mankomunitateko Familientzako Hezkuntza Baliabideak ezagutu
![]()
Legazpiko Udala eta Garapen Iraunkorra. EZAGUTU
![]()
Autoa era egokiagoan erabil ezazu
![]()
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN)
![]()
Irakur itzazu Legazpiko Berriak
![]()
Hutsik dauden etxebizitzak alokatzeko programa Legazpin

![]()

BIZIGUNE programa gure udalerrian ezarri eta indartzeko asmoarekin, Legazpiko Udalak
lankidetza-hitzarmena sinatu du Eusko Jaurlaritzarekin. Programa aitzindaria da honako hau eta
hauxe da bere helburua: hutsik dauden etxebizitzak hartu eta prezio onean gazteei eta beharra
duten pertsonei alokairuan eskaintzea.
Udalak nahi adina informazio eskainiko die herritarrei gai honi buruz. Horrela, interesatua
udaletxeko Herritarrentzako Arreta-bulegora joan daiteke eta bertan hutsik duen etxebizitza
Eusko Jaurlaritzaren esku uzteak ekarriko dizkion onurak eta horretarako bete behar dituen
baldintzak azalduko zaizkio.
Programa horren bidez, jabeak maizterrarekin errentamendu-kontratua sinatu ordez, hutsik duen
etxebizitza Eusko Jaurlaritzari eskaintzen dio eta hark, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta
Gizarte Gaietarako Sailari atxikita dagoen "VISESA" enpresaren bitartez ETXEBIDEn izena emanda
dauden pertsona edo bizikidetzako unitateei emango die alokairuan. Maizter berriek hileroko
errenta justua eta proportzionala ordainduko dute, pertsona edo bizikidetza-unitatearen
diru-sarreren %30 baino gehiagokoa izango ez dena. Modu horretan, merkatu libreko etxebizitza
erosteko adina diru ez duten pertsonei hutsik dauden etxebizitzak alokatzeko aukera ematen zaie.
Jabearen bermeak:
- Etxearen alokairua gutxienez 5 urterako izango da.
- Hileroko errentaren ordainketa jasoko du. Errenta hori etxebizitza dagoen inguruneko
etxebizitzen alokairu-prezioen arabera kalkulatuko da.
- Kontratua amaitu ostean etxebizitza egoera onean jasoko du eta bitartean etxebizitza ongi
zainduta izango du.
- Etxebizitza horretan bizitzeko egin behar diren obra guztiak, interes gabe finantzatzeko aukera
izango du, gehienez ere, 18.000 euro arte.
- "Visesa" enpresa arduratuko da etxebizitzaren errentamendu-kudeaketaz eta jabearen lekua
hartuko du maizterrarekiko harremanetan sortuko diren arazoak eta gatazkak konpontzeko.
BIZIGUNE PROGRAMAN onartua izateko etxebizitzak bete behar dituen baldintzak:
- Etxebizitzak Euskal Autonomia Erkidegoan egon behar du.
- Bere azalera erabilgarria ez da 120 metro karratu baino gehiagokoa izango.
- Programan sartu baino lehenagoko 12 hilabeteetan, etxebizitza alokatuta edo okupatuta ez egotea.
- Etxebizitza libre izatea, hots, babes ofizialekoa ez izatea.
- Erreferentzia errenta ez da hilean 660 euro baino gehiagokoa izango.
BIZIGUNE PROGRAMAko etxebizitza batean bizitzeko baldintzak:
- Etxebideko erregistroan izena emanda egotea eta eskaera-orrian etxebizitza hutsen alokairuprograman parte hartu nahi dela adieraztea.
- Azken bi urtetan etxebizitzarik jabegoan ez izatea.
- Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egotea gutxienez urte betez.
- Urteko diru sarrerak gutxienez 3.000 euro eta gehienez 33.100 euro artekoak izatea.
- Interesatuta bazaude eta Etxebiden izena emanda baduzu, etxebizitza hutsen programan parte hartzeko aukera aktibatu behar duzu. Bestetik, oraindik Etxebiden izena eman ez baduzu, 012 telefonoan eman dezakezu edo Etxebizitzako ordezkaritzara jo dezakezu, edota lankidetza erakundeetara: BBK, Kutxa, Caja Vital Kutxa eta Euskadiko Kutxa.
EZAUGARRI HORIEK DITUEN ETA HUTSIK DAGOEN ETXEBIZITZAREN JABE BAZARA, DEITU ETA KONPROMISORIK
GABE BIZIGUNE PROGRAMAREN BERRI EMANGO DIZUGU.
Legazpiko Udala:Tel. 943 737030
Visesa: Tel. 900 251 251
www.visesa.com![]()
www.etxebide.info