![]()
Hiri Antolaketarako Plangintza Orokorra
![]()
![]()
Mugikortasun Iraunkorrerako Plana. Ekintzak eta planaren deskribapena
![]()
![]()
Energia aurrezteko aholkuak EVEren eskutik
![]()
![]()
Kirol Patronatoaren ekintza, tasa eta egutegia
![]()
![]()
Mankomunitateko Familientzako Hezkuntza Baliabideak ezagutu
![]()
Autoa era egokiagoan erabil ezazu
![]()
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN)
![]()
Legazpiko Udala eta Garapen Iraunkorra. EZAGUTU
![]()
Gazte lokalen inguruko ordenantza sortzeko prozesu parte-hartzailea
![]()
![]()
Kontsejutik Legazpiko Udal Buletina
![]()
IV. mendeurrenaren inguruan eginiko ekitaldiak eta sortutako dokumentazioa
![]()
Irakur itzazu Legazpiko Berriak
![]()
Hutsik dauden etxebizitzak alokatzeko programa Legazpin

![]()

Bularretik Mintzora egitasmoa kanpaina sistematizatu bat
izateko bokazioz jaio da. Haur txikien guraso eta hezitzaileei zuzenduta dago.
Bere helburu nagusia da 0-6 adin tarteko haurrengan irakurketa ohiturak sustatzea gurasoekin eta haien hezitzaileekin, beren ingurune
naturalean: etxean, eskolan eta liburutegian, hain zuzen. Egoitza hauetan, giro irakurle bat sortzeko bideak jorratu eta modu natural
batean irakurtzeko, kontatzeko eta entzuteko ohitura sustatu.
Haurrek jaiotzen direnetik gauza asko behar dituzte modu egokian garatzeko: inguruarekin komunikatu (bere gurasoekin, zaintzaileekin...),
errealitatea pixkanaka ezagutu eta horretan segurua sentitzea eta beste hainbat eta hainbat. Baina, behar horiek asetzeko,
haur txikiek oraindik ez dituzte garatuak trebetasun kognitiboak, ezta hizkuntz trebetasunak ere gauzak eskatu eta adierazteko,
honek aprendizai luze bat eskatzen du.
Haur txiki horren beharrei aurre egiteko, bere inguruko helduek, "altxor" preziatu bat daukate. Hau modu egokian erabiltzen badute,
ondorio magikoak sortuko ditu haurraren adimena, hizkuntza eta emozioak garatzeko eta haiekin lotura afektibo sendo bat finkatzeko ere.
Altxor hori, Irakurketa da. Haur txiki batek dasta dezake altxor horretatik baldin eta bere heldu horiek "Irakurtzen ematen" badiote,
jaten ematen dioten bezalaxe. Lehendabizi eta behin, irakurketaz ari garenean adin hauetan, testu eginak komunikatzeaz ari gara;
beste modu batean esanda, testu jakin batez baliatzeaz komunikatzeko. Lehen hilabeteetan sehaska kantak abestuz, errima xume eta goxoak
xuxurlatuz, irudi sinple batzuk eskainiz. Geroago, "irakurtzen ematea" ipuin bat kontatzea da edota poesia bat irakurtzea eta harekin
jolas bat egitea. Orduan, Irakurketa bera eta ipuina bera, oinarrizko behar batean bilakatzen dira haurrarentzat, errealitatea
ezagutzeko estimulu anitzak eskaintzen dizkiolako, bere zentzumen guztiak suspertuz.
Zentzu honetan "Irakurtzen ematen" diogunean, haurraren garapen intelektuala, emozionala, soziala eta hizkuntzarena estimulatzen ditugu.
Horrez gainera, emozionalki ongi sentiaraziko diogu bere tentsioak lasaitzen dituelako, bere beldurrak uxatzen dituelako, ipuinak berak
"sentiarazten" diolako eta gozamena sentitzen duelako berak maite duen heldu horrekin momentu goxo, zoragarri eta magiko bat pasatuz.
Zergatik ematen dira onura guzti horiek?. Sehaska kantu bat abesten dugunean, poesia bat irakurtzen ari garenean, marrazki bat haurraren
aurrean jartzen dugunean edo ipuin bat kontatzen dugunean, haurraren maila psikologiko eta afektibo berean komunikatzen ari garelako;
hau da, irudimenaren, fantasiaren, errealitatearen, posibilitatearen, keinuen eta hitzen joko mailan jartzen garelako alegia.
Lehenengo hilabete eta urteetan, errealitatearekin harremanak izateko, haurrak dituen komunikatzeko tresna nagusiak zentzumenak,
mugimendua, erritmoa eta jolasa dira, batik bat. Tresna horiek aurkitzen ditu irakurketaren eta kontaketen bidez heltzen zaizkion
istorio txikietan, errimetan eta jolas erritmikoetan, nagusiek beren istorio txikiekin ematen dizkion irakurketetan.
Beste aldetik, haur txiki horri "irakurtzen ematen" diogunean, komunikazio afektibo bat sortzen da bera eta bere helduen artean.
Gertakizun hau erabakigarria da lotura afektibo bat finkatzeko. Lehenengo urteetan komunikazio hau zentzumenen bidez ematen da
(hitza, ukimena, begirada, keinua,...). Gero, irakurketa eta idazketaren aprendizaiarekin, beste bide bat zabaltzen da komunikazioan.
Baina, heldu baten laguntza eta "presentzia" ezinbestekoa da komunikazio hori burutzeko.
Hizkuntzari begiratzen badiogu berriz, hau ingurua erakusteko, "hau mahaia da" esateko bakarrik irakasten bada, erabat formala izango da,
eskolarako bakarrik erabiliko da, eta behar afektiboak beste nolabait adierazi beharko ditu haurrak (batez ere nerabezarora iristean),
gaztelaniaz edo ingelesez.
Baina psikologoek garbi erakutsi digute gure jokabideak batez ere bizipen afektiboek eta emozionalek gidatzen dituztela. Hor dago, bada,
koxka: haurrak txiki-txikitandik hizkuntza afektiboaren beharra du, beraren behar nagusiak asetzeko hizkuntza afektiboa eskaini behar
zaio batez ere. Eta hizkuntza afektibo hori mendeetan zehar bildurik, ondurik eta sustraiturik dauka poesiak, hala poesia herrikoiak
nola jasoak.
Udal Liburutegian Liburu maleten mailegua abenduak 9tik aurrera abian jarri dugu. Bazkide den edonork izango du aukera maletak etxera maileguan
eraman ahal izateko.
Hitzaldiak eta Ikastaroak. Hitzaldiak bi izango dira eta urtarrilean burutuko dira. Saioak Kultur Etxean izango dira,
euskeraz. Urtarrilak 13an Juan Kruz Igerabide poetak haur literatura eta hizkuntza afektiboaren arteko loturaz ihardungo du.
Urtarrilak 21an, Juan Carlos Alonso psikologoak, haurraren garapenean irakurketak duen garrantziaz solasean arituko da.
Ikastaroak ere bi izango dira, bata otsailean eta bestea martxoan. Otsailean, Pello Añorgak eskeiniko du "Haur txikiei nola kontatu,
kantatu..ipuinak" ikastaroa(8 ordu). Ikastaroan izena emateko epea urtarrilak 11an hasiko eta berau Udal Liburutegian gauzatu beharko da.
Ikastaro hau gurasoentzat aproposa izan daiteke, baina interesa duen edonorrentzat dago irekia.
Bigarren ikastaroa martxoan izango da, Itziar Zubizarretak eskeiniko du "Haur literatura sistematizatu eskola curriculumean"
(8 ordu) gaia izango duelarik. Honako hau hezitzaileei zuzenduta dago batik bat. Izen- ematea otsailak 8tik hasita dago eta berau Udal
Liburutegian gauzatu beharko da. Ikastaro hau hezitzaileentzat eta haur literatura eta hezkuntza ikasleentzat izan daiteke aproposa.
Hitzaldiak. Informazioa.
Ikastaroak. Informazioa.
Egitasmo hau erabat berria da Euskal Herrian. AEB-etan, Britainia Handian, Italian, Suedian eta Katalunian egindako antzeko egitasmoen
ildo berean dago. Ekimen guzti hauek haurren osasuna kontzeptu orokor eta oso gisa hartzen dute kontuan. Izan ere, frogatua dago
txikienen osasunean literaturak eta irakurketa ozenak berebiziko garrantzia dutela: ipuin eta istorio txikien bitartez, abesti eta
esku-jolasen bidez ... zuzenean konektatu daiteke haurren munduarekin eta beraien beldur eta sentimenduekin.
Gurera ekarri dugunean, epe desberdinak eta estrategia propioak markatu beharko ditugu, beste herrialdeetan egin den bezalaxe, gure
beharrei erantzun nahian. Pausoz pauso, saiatuko gara aurrera ateratzen egitasmoa, gure herrian irakurzaletasuna bultzatzeko modu eraginkor
batean.
Kontutan hartu behar izan dugu agian beste herrialde batzuetan halako garrantzia ez duten hizkuntzaren degradazioarekin zer ikusia duten
elementuak. Izan ere azken berrogei urte hauetan, egitura literarioen transmisioan eten nabarmen bat suertatu da; lehen etxeetan gauzatzen
zen transmisio hori ez da egiten; gurasoek ez dituzte egitura horiek ezagutzen eta etxeetan errelebo hori teknologiaren esku geratu da.
Galera horrekiko kontzientzia berri bat piztu nahi dugu eta, aldi berean tresnak eskaini haurren ondoan dauden helduek tradizioko
literatur egiturak ezagutu eta haien erabilpena bultzatzeko.
Labur bilduz, bi alor jorratu nahi ditugu egitasmo hau eskaintzen dugunean: batetik kalitatezko literatur testuak eta bestetik,
haurrarekin kontaktuan dauden guraso eta hezitzaileen formazioa.
.- BULARRETIK MINTZORA liburu-diskoa, Itziar Zubizarretak zuzendu,
Elena Odriozolak ilustratu eta Aurélio Edler Copések
musikatu du. 0 eta 6 urte bitarteko haur txikien guraso eta hezitzaileentzat bideratuta dago.
Haiek kantatzeko, kontatzeko, jolasteko eta esateko eredu garbiak eskaintzen dira liburu disko honetan, guraso eta irakasleek joko horiek
ikasi eta haurrekin ahots bizian erabiltzeko. Bestalde, musikak ez du hizkuntza estaltzen, ezta kadentzia bortxatzen erritmo arrotzak
inposatuz. Egitura hauek tradizioak guri ekarri dizkigun modura daude moldatuak, hizkuntzaren sena gordez.
CD-liburu honetan, literatur tradizioaren galerari aurre eginez, sehaska kantak, esku jolasak, eta abar bildu ditugu; eta haurren
irakurketa ohiturak sustatzeko, hezitzaile eta gurasoentzako tresna egoki bat moldatu dugu beren haurrekin erabili ditzaketen jolas,
kanta eta ipuinak ezagutzeko.
.- GOMENDIOZKO FOILETOAK
Liburuz beteriko 50 maleta osatu dira, liburutegitik etxeetara mailegu gisa eramateko. Maleta guztietan, liburu aproposak eskaintzen
ditugu etxean begiratu, irakurri, entzuteko eta jolasak egiteko. Maleta bakoitzean, "Bularretik Mintzora" liburu-CD bat sartu dugu,
eta gomendiozko foiletoak.