![]()
Hiri Antolaketarako Plangintza Orokorra
![]()
Uda Ikastaroaren inguruko informazioa
![]()
Mugikortasun Iraunkorrerako Plana. Amaierako dokumentua
![]()
IV. mendeurrenaren web-gunean sar zaitez!
![]()
Ezagutu Legazpiko Agenda
RSSan ere bai
![]()
![]()
![]()
Kontsejutik Legazpiko Udal Buletina
![]()
Mankomunitateko Familientzako Hezkuntza Baliabideak ezagutu
![]()
Legazpiko Udala eta Garapen Iraunkorra. EZAGUTU
![]()
Autoa era egokiagoan erabil ezazu
![]()
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN)
![]()
Irakur itzazu Legazpiko Berriak
![]()
Hutsik dauden etxebizitzak alokatzeko programa Legazpin

![]()

Maiatzaren 3-an izaten dira jai nagusiak. Legazpiko herri festek Mirandaolako gertaera dute iturburutzat. Herrikoiak, kultur eta kirol elkarteek, udalarekin bat, antolatzen dituzte. Egun horretako ohiko prozesioa eta Ezpata-dantza eta festa biharamuneko hurrengo igandean egiten den Mirandaolako Erromeria dira egun garrantzitsuak. Irailaren 14-an berriz, Agorreko Santikutzak ospatzen dira eta 14-ko hurrengo igandean Korosti gurutzean erromeria egiten da.
Korpus zortzigarren egunean egiten da joko hau herriko enparantzan. Garai batean arrunta zen joko hau gaur egun Legazpin bakarrik mantentzen da, eta badirudi antzar jokoaren oinarri bera duela. Jokoan begiak estalirik dituzten gazteek markaturiko bidean oilaara dagoen tokiraino iritsi behar dute, txistularien doinu jakin batez lagundurik.
Errito bereziak egin ohi dira San Juan bezperako arratsean eta gauean. Herriko enparantzan, erdialdean, San Juan zuhaitza jartzen da: leun, labain, bilgorrez gantzaturik irristakor... Garai batean gazteek goraino igo arte elkarlehiaketan ziharduten. 1994 geroztik Armen Alardea egiten da enparantzatik abiatuta herriko kaleetan zehar, garai batean egiten zenaren antzera. Ilunabarrarekin batera San Juan sua pizten da herriko enparantzan eta txistulariak lagun, erromeria ospatzen da.
Herriko hainbat auzotan, bertako bizilagunek sustaturik, auzoetako jaiak ospatzen dituzte. Hona hemen zeintzuk diren: Ekaineko 2. asteburan Hegialde Auzoan; San Juanetan (ekainak 24) Telleriarte Auzoan; uztailaren 18-an Aztiri Auzoan; San Inaziotan (uztailak 31) San Inazio Auzoan eta San Agustinetan (abuztuak 28) Brinkola Auzoan.
Iraileko lehen igandean egiten da Legazpin Gipuzkoako Artzai Eguna jaia. Egun guztian artisauak eta bertako produktuez ornituriko postuez gain, gazta lehiaketa, ardi lehiaketa, artzainei omenaldia, herri bazkaria, eta abar izaten dira.
Abenduaren haseran ospatzen delarik, Legazpin abenduaren 5-ean, bezperan egiten da erronda. San Nikolas egunak Eguberri festen zentzua eta urtemugaren gertutasuna burura dakartza. Badirudi gaur egun Legazpin San Nikolas abestaldeak egiten duen ibilaldia bere abesti, jantzi eta ohituretan, Arrasatetik ekarria dela, "Udalaitzen sortua".
Abenduaren 24-an Olentzero erronden eguna izaten da, egun guztian aurki daitezke, haur, gazte zein helduak kantari. Urtarrilaren 5-ean berriz, Erregeen kabalgata egiten da.