Sarrera>> Erlazio intergenerazionalak

Erlazio intergenerazionalak

Legazpiko gazte eta adineko pertsonen artean "Belaunaldien arteko Elkarrizketa" bultzatzeko proiektua

Juventud en Acción Logoa Legazpi BAI! proiektuaren eskutik eta Europar Batasuneko "Juventud en Acción" programak lagunduta, BUZTINTEGI, NAGUSILAN eta SORGINTXULO hasi dira jadanik beraien arteko harremanak estutzen. Pasa den Irailaren 22an hasi ziren "Belaunaldien arteko Elkarrizketa" izeneko proiektuan lanean. Proiektu berritzailea non nahi, zeren eta Legazpin tankera honetako egiten den lehenengo proiektua da.

Bere helburua belaunaldi desberdinen arteko harremana sustatzea da, horrela beraien arteko komunikazioa hobetzen dute, bakoitzak norbere esperientzia, balore eta ezagutza elkartrukatzeko aukera duelarik.

Juventud en Acción Logoa Horretarako hilabetean bitan adin desberdinetako pertsonak elkartzen dira gauza berriak ikasteko aitzakiarekin. Besteak beste gazteak plantxa, arropa eskegitzen, josten, eta su-kaldatzen ikasten dute, eta gazteek berriz adineko pertsonei teknologia berriekin hobeto moldatzen erakutsi beharko diete.

Proiektuari buruzko informazio gehiago izateko eta aurrera daramaten esperientziari buruzko zuzeneko irudiak ikusteko klikatu hurrengo loturak: http://intergeneracional-sorgintxulo.blogspot.com/http Proiektuaren aurkezpena.pdf

XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AA ' | © Copyright 2006 Legazpiko Udala-Eskubide guztiak erreserbatuak-Euskal Herria plaza, 1 - 20230