![]()
Hiri Antolaketarako Plangintza Orokorra
![]()
![]()
Mugikortasun Iraunkorrerako Plana. Ekintzak eta planaren deskribapena
![]()
Kirol Patronatoaren ekintza, tasa eta egutegia
![]()
Autoa era egokiagoan erabil ezazu
![]()
![]()
Mankomunitateko Familientzako Hezkuntza Baliabideak ezagutu
![]()
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN)
![]()
Legazpi 1936: Gerraren ondorioz hil ziren legazpiarren omenez egindako ekitaldiak
![]()
Gazte-lokalak erabiltzeko jarraibide, gomendio, aholku eta konpromisoen Gida
![]()
Energia aurrezteko aholkuak EVEren eskutik
![]()
![]()
Legazpiko Udala eta Garapen Iraunkorra. EZAGUTU
![]()
![]()
Kontsejutik Legazpiko Udal Buletina
![]()
IV. mendeurrenaren inguruan eginiko ekitaldiak eta sortutako dokumentazioa
![]()
Irakur itzazu Legazpiko Berriak
![]()
Hutsik dauden etxebizitzak alokatzeko programa Legazpin

![]()

HAUR JAIO BERRIAK
Haur jaio berrien gurasoei eskutitz bat bidaltzen zaie. Bertan, familiak euskararen transmisioan duen garrantzia azpimarratzen da.
Eskutitzarekin batera autoetan umeak doazenean jartzen diren eranskailuak
Eranskailua
eta haur kanten CD bat jasotzen dute.
BI URTEKO HAURREN GURASOAK
Irailaren hasieran, umeak eskolara hasten direnean gurasoei eskutitz batekin batera, informazio orri bat bidaltzen diegu. Bertan, euskara
ikasteko, hobetzeko, lantzeko eta sustatzeko zerbitzuen gida bidaltzen diegu.
Liburuxka
Hilero jasotzen dugu erroldatu berrien zerrenda. Ongietorria eman eta euskararen egoeraren berri azpimarratzen duen eskutitz batekin
batera, euskara ikasteko, hobetzeko, lantzeko eta sustatzeko zerbitzuen gida bidaltzen diegu.
Liburuxka
Beste zenbait udaletxerekin batera antolatzen da kanpaina hau. Abenduan eskola umeen bidez familia guztietara iristen da
"Euskarazko Produktuen katalogoa". Gurasoek zehaztasun guztiekin dute merkatuan dauden produktuen informazioa, opariak erosi aurretik.
www.katalogoa.org
Abenduan etxe guztietara banatzen da euskararen aldeko esaldi adierazgarria duen egutegia, herriko telefono interesgarriak tartean
dituela.
Telefono interesgarriak
Udaletxeko langileek behin bere lanpostuari dagokion Hizkuntza Eskakizuna lortu ondoren, lana euskaraz egin ahal izateko laguntza
jasotzen dute. Euskaltegiko irakasle batek laguntzen die idatzizko produkzioa lantzen, behar duten hiztegia, egiturak...
Honezaz gain, lantokiko paisaia linguistikoa eta inprimakiak ere hartzen dira kontuan, behar direnak euskaratu eta, behar direnak zuzendu
egiten dira.
Legazpi, Urretxu eta Zumarragakoekin batera hasi gara Merkataritza alorra lantzen. Plana urte baterako aurreikusten da. Jarraipen
batzordea osatuta dago eta dagoeneko zenbait bilera eginak. Emun enpresako teknikariak, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako dendarien
ordezkariek, Uggasako teknikariek, Udal-elkarteko ordezkariek, hiru herritako Euskara Teknikariek eta EBPN garatzen ari direnek
osatzen dute taldea. Dendaz denda ezagutza eta erabilera neurtzeko inkesta egin genuen, eta emaitzak ezagutu ondoren, lanean hasi
ginen ezagutza %100 duten dendariekin, lehenengo: mintza-taldeak, kartelak egiten ikasteko saio praktikoak, mintzalaguna,
erreferentzi taldeak...
Zerbitzua euskaraz eman dezaketen dendarien artean honako irudi hau banatu dugu.
Honetaz gain hiztegiak, merkealditarako kartelak, ordutegiak... ere banatu dizkiegu.
Merkealdia
Kartelak euskaraz egiten ikasteko saio praktikoak urtero antolatzen ditugu.
2009an Dendaria saritu eta irabazi 100€ kanpainari ekin genion, 63 dendatan hain zuzen ere. Aurten, zenbait hobekuntza egin eta denda
guztietara zabalduko dugu kanpaina.
Euskaraz Pozik Gainera
Edozein elkarte, denda, erakunde, enpresari... Euskara Zerbitzuan laguntza ematen zaie itzulpenak egiteko, zuzentzeko, web orriak
euskaratzeko eta abar. Zerbitzu hau doan da, eta epe motzean egiten da.
Laguntzak
1. Euskara ikasteko
2. UEUra edo euskararen normalizazioarekin zerikusia duten ikastaroetara joateko
3. Errotuluak, irudi korporatiboa eta web gunea euskaraz jartzeko
4. Herrian euskararen ondareari buruzko informazioa jaso, gorde edota digitalizatu eta zabaltzeko.
5. Herrian, teknologia berrietan euskararen normalizazioarena alorrean dihardutenentzako
6. Herrian zabalkundea duten euskarazko komunikabideentzako
Eskaera egiteko inprimakia.
HELBURUAK: 2. mailara iritsi diren ikasle eta herritarrak hiztunen eremuan sartzea, ikasi duten euskara mantentzea eta aurrerapausoak
ematea, euskaldun zaharrak eta berriak harremanetan jartzea, euskaldunen sarea zabaltzea...
Aurten 14 osatu dira. Talde bakoitzean hiru bat mintzalagun eta gidaria daude. Astean egun batean ordu eta erdi edo bi ordutan elkartu
eta kafea hartu, paseoa eman... bitartean euskaraz hitz egitea da bere eginkizuna.
Informazio gehiago Euskara Zerbitzuan edo Euskaltegian.
Urtero euskaltegiko 2.mailako ikasleekin eta mintzalagun ari direnekin asteburu bat pasatzera joaten gara. Aterpe batean lo egin eta inguruko leku, ohitura, eta berezitasunak ezagutzeko aukera ematen du ekintza honek. Helburua euskaraz egitea da, giro lasai eta onean, eta konturatzea gai direla euskaraz komunikatzeko eguneroko girotik aparte.
Uztailean antolatzen da, 2 urtetik 10 urte bitarteko umeentzat, 9:30etik 12:30era. 10-15 ume dago talde bakoitzean monitore banarekin. Ikastaro honen helburua euskaraz aritzeaz gain, talde-giroa indartzea da. Irteerak, jokoak, jolasak, kantuak, esku-lanak... egiten dituzte giro atseginean.
Hilero ateratzen da euskaraz diren emanaldien egitaraua. Euskaltegian eta mintzalagun ari direnei banatzen zaie. Honen helburua da
interesa duenari dauden aukeren berri ematea, eta beren ikas-prozesuan lagungarri izan daitezkeen ekintzetan parte hartzera gonbidatzea.
Hilabete honetakoa ikusteko klikatu hemen
Udalarekin harremanak euskara hutsean izan nahi dituzten herritarrekin zerrenda osatu nahi du Legazpiko Udalak.
Helburuak:
Herritarrok ditugun hizkuntza eskubideak errespetatzea eta euskararen erabilera ziurtatzea.
Noiz hasiko da aplikatzen?
Datu basea egina dago, eta poliki-poliki hasi da Udala hartu duen konpromisoa betetzen.
Zuk baietza emateko arrazoiak:
* Euskalduna zara, eta euskaraz bizitzeko eskubidea duzu.
* Euskararen etorkizuna bermatzeko zure ahalegintxoa egiteko aukera duzu.
* Euskararen erabileran beste bultzada bat emango duzu.
Anima zaitez!
* Idatzi bat euskaraz dagoelako ez du zertan zaila izan
* Udalak ahalegin berezia egingo du, euskara jator eta errazean jaso dezazun.
* Idatziren batekin zalantza edo ezin ulerturen bat izanez gero, Euskara Zerbitzuan argituko dizute.
* Egin ez baduzu, aukera daukazu oraindik.
Informazioa:
Euskara Zerbitzua
Euskal Herria plaza 1
20230 Legazpi
Tel: 943737030
Udalarekin Harremanak euskaraz eduki ahal izateko inprimakia bete
Herriko kirol talde guztien euskararen ezagutza eta erabileraren diagnostikoa egin genuen lehenengo. Aztertu ondoren talde bakoitzari
euskararen erabilera gehitzeko zenbait proposamen egin genizkien.
Lanerako egokiak ziren liburu, fitxa eta hiztegiak eskuratu dizkiegu ondoren.
Entrenatzaileentzako saio praktikoak ere antolatu ditugu: Hezitzaileek ere asko egin dezakete. Ikastaroaren helburua, entrenatzaileek
motibatzea beraien jardueretan euskararen erabilera sustatu dezaten.
Hizkuntza aholkularitza eta itzulpen zerbitzua ere eskaintzen zaie Euskara Zerbitzuan.
Euskara zerbitzutik eskaintzen diren laguntzen gida da honako hau.
Liburuxka