Sarrera>> Udal Proiektuak

Industri lurra

Une hauetan Legazpin, Olaberria izeneko 29. arean, urbanizatutako 3.000 m² lur dago. Gainerakoa ULMA enpresak erabiliko du, aipatu poligonoaren A lursailean altzairu herdoilgaitzeko doitasun-galdaragintza ezartzea erabaki baitu.
Lurraren kudeaketa Urola Garaiko Industrialdearen esku dago.
Arau subsidiarioen aurrelaburpen-agirian 20.000 metro karratuko industria-lurra aurreikusi da Elbarrena auzoan, Legazpitik Urretxu eta Zumarragara doan bidean.
Proposatu den esku-hartzearen helburua GI-2630 errepidearen alboan dauden bi lursailak urbanizatzea da; modu berean zerbitzua eskainiko duen bidea egitea proposatu da eta bide horretan oinezkoentzat igarobidea eta bidegorria joango lirateke. Bestetik, bide horretan planteatu den tranbia-linea aurreikusten da eta horrekin bizi den tokiaren eta lantokiaren arteko joan-etorriak erraztea eta auto pribatuen zirkulazioa murriztea nahi da.
Proposatutako bide hori GI-2630 errepidearekin behar den moduan lotuta joango litzateke, bai iparraldean eta bai hegoaldean; batetik Beasain-Durango autobia berriarekin lotuko litzateke eta bestetik, Lekuona-Azkuenea areara joateko sarbidea izango luke.


XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AA ' | © Copyright 2006 Legazpiko Udala-Eskubide guztiak erreserbatuak-Euskal Herria plaza, 1 - 20230