![]()
Hiri Antolaketarako Plangintza Orokorra
![]()
Uda Ikastaroaren inguruko informazioa
![]()
Mugikortasun Iraunkorrerako Plana. Amaierako dokumentua
![]()
IV. mendeurrenaren web-gunean sar zaitez!
![]()
Ezagutu Legazpiko Agenda
RSSan ere bai
![]()
![]()
![]()
Kontsejutik Legazpiko Udal Buletina
![]()
Mankomunitateko Familientzako Hezkuntza Baliabideak ezagutu
![]()
Legazpiko Udala eta Garapen Iraunkorra. EZAGUTU
![]()
Autoa era egokiagoan erabil ezazu
![]()
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN)
![]()
Irakur itzazu Legazpiko Berriak
![]()
Hutsik dauden etxebizitzak alokatzeko programa Legazpin

![]()

Legazpi itsas mailatik 400 m gora dado. Bere azalera 42,17 km2koa da baina Aizkorriko Parke
Naturaleko 104,25 km2 gehituz gero, guztira 146,42 km2 ematen du. Horietatik %94 landa-lurra da
eta %6a hiri-lurra.
Goranzko harana (ipar-hegoa), iparraldean hirigunea eta hegoaldean Brinkola eta Telleriarte
auzoak. Mendebalderantz, malda txikia igarota, Udanako gaina. Brinkolaren hegoaldean mendi
garaienak daude, 4 km.tan 600 metrotik 1300 metrotara pasatuz.
600 m.tik aurrera zuhaiztiak eta haranaren eta mendien artean belardi ederrak.
Orografia:menditsua -Aizkorri- kareharkaitzezkoa (mesozoiko aroa). Hirigunea eta mendi eta
muino txikiak hareharrizkoak eta arbelezkoak dira (kretazeo aroa). Laborantzarako gunea Urola ibai
ertzeko sedimientu modernoek osatzen dute.
...ibai batez zeharkaturik eta mendiz inguraturik...
Urola ibaia Aizkorriko iparraldean sortzen da eta maldabehera bortitzean, haranean amiltzen da.
Urolak ibaiadar askoz horniturik, herri muga barnetik 12 km. iragaten ditu.Ibaiak Urola hartu zuen
izena (Ur-ola: olatarako ura), bere ertzetan burdinola ugari lekutu zirelako.
Bailarak baditu berezko balioak: inguruko mendi gailurrak, zelaiak, zuhaiztiak, Brinkola,
Telleriarte eta Egialdeko nekazal guneak, Mirandaola eta Ardanpilletako atsedenguneak, ... baino
balio horiei Aizkorri ingurukoak gehitu behar zaizkio.
Toki horretan Gipuzkoan dauden, kareharrizko floraren ordezkaritza hoberena dago; bertan 100
espezie bitxi edo oso bitxi inguru daude eta horien artean 20 bat bertako espeziek bakar bakarrik
direnak. Gainera, zuhaitz ugari dago: pagoak, lizarrak eta larreak. Azpimarratzekoa da bertan
aurki dezakegula ere elur-lursagua.
Aizkorriko mendilerroaren hegal horretan "tubobide" izenarekin ezaguna den ibilbidearekin egiten
dugu topo. Bertan, 1936. eta 1940. urte bitartean oinarri-oinarrizko baliabideekin zulaketak
kutxetak eta hodiak jarri ziren mendi hegal horretarako ura jaso eta, modu horretan, Legazpiko
herrira edateko ura eramateko. Instalazio horiek erabili egiten dira oraindik. Urgimendi eta
Altzola mendietako ekialdeko eta mendebaleko hegaletan, toki basotsu eta itxia aurkitzen dugu,
guztira 124,7 hektarea. Toki horretan balio botaniko handia dago, izan ere bertan oso ongi
kontserbatutako hariztia topatzen dugu, Gipuzkoan hoberen kontserbatutako haritz kadugabearen
(Quercus petraea) azalera handiena. Hainbat tokitan haritzekin batera bestelako zuhaitzak ere
aurkitzen ditugu: pago arrunta (Fagus sylvatica), elorri zuria, gorostia (Ilex aquifolium), lizar
arrunta (Fraxinus excelsior)...
Pikandi izeneko tokian hagin ugari dago, horietako batzuk oso zaharrak direnak. Leku horretan
probintziako hagin-kopuru handiena biltzen da.