![]()
Hiri Antolaketarako Plangintza Orokorra
![]()
Uda Ikastaroaren inguruko informazioa
![]()
Mugikortasun Iraunkorrerako Plana. Amaierako dokumentua
![]()
IV. mendeurrenaren web-gunean sar zaitez!
![]()
Ezagutu Legazpiko Agenda
RSSan ere bai
![]()
![]()
![]()
Kontsejutik Legazpiko Udal Buletina
![]()
Mankomunitateko Familientzako Hezkuntza Baliabideak ezagutu
![]()
Legazpiko Udala eta Garapen Iraunkorra. EZAGUTU
![]()
Autoa era egokiagoan erabil ezazu
![]()
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN)
![]()
Irakur itzazu Legazpiko Berriak
![]()
Hutsik dauden etxebizitzak alokatzeko programa Legazpin

![]()

Kale Nagusian aurkitzen dugu Legazpiko merkataritza-gune garrantzitsuenetako bat eta Udala kale hori oinezkoentzat
jartzeko aukera aztertzen ari da. Helburua, hirigunean oinezkoen igarobideari lehentasuna ematea izango litzateke,
udaletxearen eta elizaren ingurunearekin egin den bezalaxe.
Asmoa, Plazaola kalearen eta Patrizio Etxeberria kalearen artean dagoen eremua batik bat oinezkoen igarobidea
ahalbidetuko duen eremua izatea da eta, modu horretan, aipatu eremuan oinezkoa izango da eguneroko bizitzaren
protagonista. Hala ere, noski, kontutan hartuko da ibilgailuen ezinbesteko igarobidea: zama-lanetarako, bertan dauden
garajeetara sartzeko, larrialdietarako,...
Proiektua aurrera atera ahal izateko, ezinbestekoa da Kale Nagusian gauzatuko diren guneen erabilerei buruz erabakiak
hartu behar izatea. Ibilgailuen trafikoa bideratu behar da; zabor-edukiontziak eta birziklatzekoak kokatu behar dira;
zuhaitzak, hiri-altzariak, taxien geltokia, garajeetara eta dendetara iristeko sarbideak egokitu behar dira;
aparkalekuak erabaki behar dira, … eta abar. Gai horiek eta beste asko hartu behar dira kontutan proposamena
gauzatzeko egin behar den proiektua diseinatzeko orduan.
Hauek dira helburuak:
* Gizarte-harremanak bultzatuko dituzten guneak eskaintzea: elkartzeko guneak, kalean jolasteko guneak, atseden hartzeko lekuak, terrazak,...
* Merkataritza-gunearen bizitasuna bultzatzea.
* Pertsonentzako lekua irabaztea, oinez eta bizikletaz ibiltzeko aukerak areagotuz.
Udala kale horretako dendariekin eta ostalariekin elkartu da dagoeneko, baina, horrezaz gain, proiektua kontratatu
aurretik Udalak legazpiarren iritzia ezagutu nahi du eta, horretarako, udaletxeko bigarren solairuan kale
nagusia nola geratuko litzatekeen ikusteko aukera dago paretako hainbat iruditan.
Udalak legazpiar guztiak gonbidatu nahi ditu hirigintzako jarduketa horren gainean egin nahi dituzten proposamen eta
iradokizunak aurkez ditzaten. Horretarako, bide hauetako bat erabil daiteke:
* Posta elektronikoa: buzoia.le@legazpi.net
* Herritarrentzako Arreta-zerbitzuaren iradokizun-erregistroa