![]()
Hiri Antolaketarako Plangintza Orokorra
![]()
Mugikortasun Iraunkorrerako Plana. Lehen ekintzak eta planaren deskribapena
![]()
IV. mendeurrenaren web-gunean sar zaitez!
![]()
Ezagutu Legazpiko Agenda
RSSan ere bai
![]()
![]()
![]()
Kontsejutik Legazpiko Udal Buletina
![]()
Mankomunitateko Familientzako Hezkuntza Baliabideak ezagutu
![]()
Legazpiko Udala eta Garapen Iraunkorra. EZAGUTU
![]()
Autoa era egokiagoan erabil ezazu
![]()
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN)
![]()
Irakur itzazu Legazpiko Berriak
![]()
Hutsik dauden etxebizitzak alokatzeko programa Legazpin

![]()

Gipuzkoako hegoaldean dago, euskal lau hiriburutatik distantzia ia berdinera, hots, horien erdian dago. Horrela, Iruñeatik 87 km.tara, Bilbotik 75 km.tara, Donostiatik 64 km.tara eta Gasteizetik 55 km.tara dago Legazpi. Udalerria Urola Garaian dago kokatuta eta hauek dira bere mugak: iparraldean, Antzuola, Urretxu eta Zumarraga; mendebaldean, Oñati; hegoaldean, Zegama eta Altzaniako Partzoneria eta ekialdean, Zerain, Mutiloa eta Gabiria. Aizkorrin jaio diren Brinkola eta Barrendiola errekek Brinkolan elkartu eta 12 kilometrotan zehar herria zeharkatuko duen Urola ibaia sortuko dute.
Legazpik 42,2 km. karratuko azalera du eta itsas sestratik 400 mt.tako altueran dago. Legazpira
joateko bi bide ditugu: Gi-2630 zenbakidun errepidea (San Prudentzio-Urretxu) eta Gi-3520
zenbakiduna (Legazpi-Segura). Bestalde, RENFEko trenbideak Legazpi Irun eta Mirandarekin lotzen du.
Mendiek 600 metrotako altueratik aurrera zuhaitzez beterik daude eta haranaren eta mendien artean
dauden zelaiak nahiko leunak dira.

Klimatologiari dagokionez bi dira hura erabakiko duten faktoreak: altuera (itsas sestratik 400 mt. tara) eta Aizkorriko mendizerraren eta itsasoaren artean dagoela kokatua; ondorioz, Legazpik klima ozeanikoa du, uda freskoak eta negu moderatuak.
| Hiriburua | Km. |
|---|---|
| Donostia | 64 |
| Bilbo | 75 |
| Gasteiz | 55 |
| Iruña | 55 |