![]()
Hiri Antolaketarako Plangintza Orokorra
![]()
Uda Ikastaroaren inguruko informazioa
![]()
Mugikortasun Iraunkorrerako Plana. Amaierako dokumentua
![]()
IV. mendeurrenaren web-gunean sar zaitez!
![]()
Ezagutu Legazpiko Agenda
RSSan ere bai
![]()
![]()
![]()
Kontsejutik Legazpiko Udal Buletina
![]()
Mankomunitateko Familientzako Hezkuntza Baliabideak ezagutu
![]()
Legazpiko Udala eta Garapen Iraunkorra. EZAGUTU
![]()
Autoa era egokiagoan erabil ezazu
![]()
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN)
![]()
Irakur itzazu Legazpiko Berriak
![]()
Hutsik dauden etxebizitzak alokatzeko programa Legazpin

![]()

Urtean zehar hainbat eta hainbat kultur ekitaldi eta iharduera burutzen dira, zuzenean Udalak antolatuak batzuk eta kultur elkarteek antolaturikoak besteak, Udalarekin dituzten hitzarmenen bidez.
Kultur Etxeko erakusketa aretoan burutzen dira hamabostero, uztaila eta abuztua izan ezik.
Kultur Etxeko Areto Nagusian eskaintzen dira urtarriletik maiatzera eta urritik abendura bitartean hilean behin, ostiralez. Emanaldien gaiak mendia eta bidaiak izaten dira.
Udal Liburutegiak helburu horrekin hainbat ekitaldi antolatzen ditu urtean zehar: hitzaldi, idazleekin solasaldiak, erakusketak, ... eta hilean behin burutzen diren ipuin-kontaketa saioak.
Protagonismo berezia dute herriko musika taldeek urtean zehar eskaintzen edo antolatzen dituztenak, hala nola Santikutz Abesbatzak, Alaitasuna Errondailak, Legazpi Musika Bandak eta Goiz Deia Txistulari Taldeak, Gaztetxean eskaintzen diren Rock kontzertuak ahaztu gabe. Horiez gain Euskal Kantagintzaren erakusgarri diren bi emanaldi antolatzen dira urtean eta Azaroan Musika Ziklo berezia izaten da. ANTZERKIA Latxartegi Aretoan urtean hamalau emanaldi izaten dira, zazpi haur eta gaztetxoei zuzenduak eta beste zazpi gazte eta helduei. Emanaldi hauek Urritik Apirilera bitartean antolatzen dira. Kale ikuskizunei ere tokia egiten zaie ospakizun berezietan: Jaiak, Uztaila Kulturala.
Legazpiko EzpataDantza dugu alor horretan bereizgarri nagusia eta Maiatzaren 3an eta Mirandaola Egúnean izaten da dantza hau ikusteko aukera. Horrez gain herriko bi dántza taldeek eskaini eta antolatzen dituzten ekitaldiak izaten dira urtean zehar. Azpimarratzekoak Apirilaren bukaerako Dantzari Txiki Eguna, Maiatzean jokatzen den Haurren Euskadiko Neskatxena Txapelketa eta Abenduan jokatzen den Gipuzkoako Haurren Aurresku Txapelketako Kanporaketa. Horrez gain urtean hirutan Euskal Herritik kanpoko dantza taldeen emanaldiak antolatzen dira.
Latxartegi Aretoan eskaintzen dira Urritik Ekainera bitartean zine komertzial saioak ostiraletan 22:30etan eta larunbat, igande eta astelehenetan 19:30etan eta 22:00etan. Horrez gain, igandeetan urritik apirilera bitartean haurrentzako emanaldiak izaten dira 16:30etan. Baina emanaldi komertzialez. gain, urritik apirilera bitartean hamabostero, ostirala eta osteguna txandakatuz, Legazpi Zine-Klub taldeak komertzialak ez diren filmeak ikusteko aukera eskaintzen du. IKASTAROAK Urtean zehar herriko kultur taldeek antolaturiko hainbat ikastaro antolatzen dira, guztiak ere iraupen desberdina dutenak; marrazkia eta pintura, egur taila, eskulanak, dantza, argazkia,...
Urtean izaten dira halaber, beste bi ekitaldi, aurrekoetan nekez sailkatu ditzakegunak. Apirilean ospatzen den Herrien arteko Elkarbizitza Eguna eta Uztaila Kulturala. Azken honetan uztaila guztian kultura eta aisia kalean uztartzen duten ekitaldiak antolatzen dira adin eta gusto ezberdinak ase nahiz.