![]()
Hiri Antolaketarako Plangintza Orokorra
![]()
![]()
Mugikortasun Iraunkorrerako Plana. Ekintzak eta planaren deskribapena
![]()
![]()
Energia aurrezteko aholkuak EVEren eskutik
![]()
![]()
Kirol Patronatoaren ekintza, tasa eta egutegia
![]()
![]()
Mankomunitateko Familientzako Hezkuntza Baliabideak ezagutu
![]()
Autoa era egokiagoan erabil ezazu
![]()
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN)
![]()
Legazpiko Udala eta Garapen Iraunkorra. EZAGUTU
![]()
Gazte lokalen inguruko ordenantza sortzeko prozesu parte-hartzailea
![]()
![]()
Kontsejutik Legazpiko Udal Buletina
![]()
IV. mendeurrenaren inguruan eginiko ekitaldiak eta sortutako dokumentazioa
![]()
Irakur itzazu Legazpiko Berriak
![]()
Hutsik dauden etxebizitzak alokatzeko programa Legazpin

![]()

Legazpi Gipuzkoako udalerria da, eta probintziako eta EAE osoko industri garapenaren muina
irudikatzen du. XX. mendearen bigarren zatian industri garapenaren jarraibideak zehatz-mehatz
bete zituen, horren adierazpen guztietan: industrian, hirigintzan, enpleguan eta gizarte
garapenean. Herria Patricio Echeverría SA enpresarekin batera garatu zen, eta paralelotasun
horretan, enpresak krisia izan zuenean, gainbehera gertatu zenean eta erabat murriztu zenean,
aldaketa horrek langabezia tasa handiak, krisi ekonomikoa eta identitate krisia eragin zituen
herrian.
Legazpik ahalegin handia egin du orduz geroztik suspertzeko, eta Lenbur Proiektua da suspertze
horren sinboloetako bat, herriaren identitate zeinu diren ondarea eta industri kultura
berreskuratzen baititu; ildo horretatik, Lenbur Proiektuak Lenbur Fundazioko (1998) partaide
diren enpresen interesa piztu du, eta aisialdirako eta museoetarako eremuak eta jarduerak
garatzeko Europako funtsak erakarri ditu. Bestalde, Legazpi izan da Euskal Herrian Agenda 21
eredua bereganatzen lehenengoetarikoa (1998), "Aalborg-eko Gutuna" edo "Europako Hirien
Iraunkortasunerako Gutuna" hartu baitu tokiko garapen iraunkorrerako erreferentzi eredutzat.
Aurrekari horien eta azken 10 urteotan udalerriaren testuinguru sozio-ekonomiko berriaren
bereizgarri diren zeinu objektiboen ildotik (globalizazioa eta industria tradizionala
deskokatzeko arriskua, beheraldi demografikoa, gazteen mugimendua hiriburuetarantz, tokiko
merkataritzaren geldialdia, deserrotzea, toki jakin batekoa izateak ematen duen identitatea
eta harrotasuna ez izatea...), kontuan hartuz EAEko errealitatearen zati handi bati ere
badagozkiola bereizgarri horiek, Legazpiko udalerriak, udalbatzaren bitartez, etorkizuneko
garapenaren gaia aztertzeko beharra planteatu du, eta goian adierazitako errealitate eta
arazo horiei aurre egiteko beharra ere ikusi du.
Testuinguru horretan sortu da MIK S.Coop. (MCC Taldeko Ikerketa Zentro Korporatiboa eta Eusko
Jaurlaritzako Zientzia eta Teknologia Zentroen Euskal Sareko kidea) kooperatibarekin batera
lan egiteko aukera, udalerriaren eta lurraldearen garapenarekin lotutako arazo hori aztertzeko
eta etorkizuneko garapenaren lerroak eta aukerak ezartzeko eta sakontzeko, baina hori bai,
ikuspegi desberdin batetik, "Ezagueran oinarritutako garapenetik" hain zuzen ere. Ikuspuntu
horren bidez, Legazpik bere identitatea eta identitate horren balio gidariak kontuan hartuta
prestatu behar du bere jardunbidea, abiapuntu horretatik abiatuta eta modu sistemikoan eta
parte-hartzailean oinarrituta eraikitzeko etorkizuna.
Proiektu hau garatu ahal izateko Diputazioko Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak dirulaguntza eman du.