![]()
Hiri Antolaketarako Plangintza Orokorra
![]()
![]()
Mugikortasun Iraunkorrerako Plana. Ekintzak eta planaren deskribapena
![]()
![]()
Energia aurrezteko aholkuak EVEren eskutik
![]()
![]()
Kirol Patronatoaren ekintza, tasa eta egutegia
![]()
![]()
Mankomunitateko Familientzako Hezkuntza Baliabideak ezagutu
![]()
Autoa era egokiagoan erabil ezazu
![]()
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN)
![]()
Legazpiko Udala eta Garapen Iraunkorra. EZAGUTU
![]()
Gazte lokalen inguruko ordenantza sortzeko prozesu parte-hartzailea
![]()
![]()
Kontsejutik Legazpiko Udal Buletina
![]()
IV. mendeurrenaren inguruan eginiko ekitaldiak eta sortutako dokumentazioa
![]()
Irakur itzazu Legazpiko Berriak
![]()
Hutsik dauden etxebizitzak alokatzeko programa Legazpin

![]()

- Eredua 5 ardatz edo lan ildo generiko nagusitan, eta proiektua gorde eta zentralizatuko
duen erakunde batean oinarrituko da; erakunde horrek bermatuko du proiektuaren koherentzia
eta ikuskera integrala.
- Garapen ardatzak "lan ildo generikoak" dira, eta berorietan oinarrituta definitu, multzokatu
eta txertatuko dira, gero, identifikatzen diren ekimenak, programak eta jarduerak, eta baita
bertan parte hartzen duten gizarte eragileak ere (enpresak, herri administrazioa, erakundeak,
herritarrak, elkarteak...)
Izateko arrazoia:
Ekonomia eta enpresa jardueren esparruan egingo diren ahalegin guztiak bildu nahi ditu ardatz honek, izan ere, herriko edo eskualdeko garapen modu oro ulertzeko eta gauzatzeko, ezinbestekoa baita euskarri izango duen eta herritarrei lanpostuak eta ongizatea (ekonomikoa) ekarriko dizkien gutxieneko oinarri ekonomiko bat eratzea.
Egin beharreko lana:
Hauxe da helburu nagusia: udalerriko ekonomia eta enpresa jarduera bultzatzea, sustatzea eta erraztea; maila desberdinetan (bertako industria, ETEak, mikroETEak eta merkataritza) ondorengo hauen bidez bideratuko da:
- Arlo honetako ahaleginak sustatzeko eta bideratzeko erakunde berezi bat izendatzea, Legazpi Bai! proiektuko gainerako lan ildoekin eta ikuspegi integralarekin koordinatuta.
- Legazpiko enpresa arloarekin zuzeneko harreman etengabeei eustea (lehendik dauden enpresekin eta aukera berriekin), Udalaren eta lehentxeago adierazitako erakundearen bidez, horrela:
* Enpresa errealitatea, arlo honen problematika eta dituen beharrak ezagutzeko.
* Aukera berriak, sor daitezkeen sinergiak, erakunde mailan beharrezkoak izan daitezkeen jarduerak, baliabideak, finantziazio publikoa eta pribatua… identifikatzeko.
* Ahal den neurrian, ekonomia jarduera sustatuz eta, bereziki, lanpostuei eutsiz eta berriak sortuz udalerriari onurak ekar dakizkiokeen garapen ekimenak errazteko eta sustatzeko.
- Jarraipena egitea eta beste programa ekonomiko estrategiko batzuekin bateratzea (publikoak eta pribatuak), adibidez, EJren Zientzia eta Teknologia Planarekin, EJren 2015 Planarekin, MCCren Zientzia eta Teknologia Planarekin etab.
Gainerako ardatzekin dituen loturak:
Ardatz honek gainerako guztiekin garrantzi handiko interakzioa du; izan ere, arlo bakoitzean garatzeko aukera berriak izan daitezkeenez, horietan guztietan jarraipen estua egiteko asmoa baitago, udalerrirako balio ekonomiko esanguratsua izan dezaketen jarduerak ekar ditzaketelako.
Izateko arrazoia:
Legazpiren iragan historikoa eta industriala ez da nolanahikoa; iragan hori burdinari eta burdinaren langintzari oso lotuta egon da, eta hortxe dago; beraz, udalerriaren identitate historikoan edo jaso duen ondarean indar handia eta sustrai sendoak dituen elementua da, eta horregatik, herriaren etorkizunerako balio handiko elementu den neurrian, berreskura eta alda daiteke, eta hala egin behar da, gainera.
Egin beharreko lana:
Ardatz honetan, Legazpik jaso duen identitatearen ezaugarri modura, ondare hori berreskuratu, zaindu eta sustatu behar da, eta Lenburren bidez kanpora begira jendea erakartzeko faktore izan behar du.
- Garapen ildo honen zentralizazioa Lenburren bidez egingo da, arlo honen ordezkari den erakunde eta eragile ofizial den neurrian, gainerako lan ildoekin koordinatuz eta Legazpi Bai! proiektuko ikuskera integralaren barnean.
- Lan arlo honekin lotutako garapen aukerak bilatzea eta zabaltzea (batez ere, aisialdiaren, turismoaren eta kulturaren ikuspegitik).
Gainerako ardatzekin dituen loturak:
Ardatz hau gainerakoekin lotuta egongo da, batez ere Natur Ondarearekin eta Ekonomia eta Enpresa Jarduerarekin, suma daitezkeen sinergiak kontuan hartuta (aisian, kulturan eta turismoan); eta baita Lanaren Etorkizunarekin ere, errealitate beraren beste aldea adierazten baitu, Lenburrek "Lan Memoria" izan daitekeena adierazten duenez.
Izateko arrazoia:
Aizkorri mendiaren magalean dago Legazpi, natur ingurune pribilegiatu batean, eta bai barnean (legazpiarren artean) eta bai kanpoan horretantxe oinarritu daiteke bere erakarmen indarra, neurri batean, etorkizuneko garapenean laguntzeko. Legazpik hasiera-hasieratik daukan aktibo bat da, eta agian orain arte ez zaio duen garrantzia eman eta ez da nahikoa sustatu.
Egin beharreko lana:
Ardatz honen helburu nagusia balio hori berreskuratzea, zaintzea eta indartzea da, Legazpiren egungo eta etorkizuneko identitate eta, barrualdera nahiz kanpora begira, udalerria erakargarriago bihurtzen faktore den neurrian, bizi kalitate eta ongizate kontzeptuekin lotuta.
- Horretarako, ardatz honetako lana ordezkari eta eragile lanak beteko dituen erakunde berezi baten bidez (zehazteke) zentralizatu behar da, Legazpi Bai! proiektuko gainerako lan ildoekin modu koordinatuan eta ikuskera integral baten bidez lan eginez.
- Ingurunea eta natur baliabideak babesteko eta barauek indartu eta zabaltzeko jarduerak sartzen dira honen barnean.
- Lan arlo honekin lotutako garapen aukerak bilatu eta zabalduko dira (bereziki, aisiaren, turismoaren eta kulturaren ikuspegitik); adibidez:
* Aizkorriko Natur Parkerako sarbidea: turismo ekologikoa garatzeko eta indartzeko aukera.
* Oñatira hurbiltzea (fisikoki, kulturalki eta ekonomikoki), lankidetza proiektu zehatzen bitartez.
Gainerako ardatzekin dituen loturak:
Aurrez adierazi dugun modura, ardatz hau Natur Ondarearekin eta Ekonomia eta Enpresa Jarduerarekin oso lotuta egongo da, goian azaldu dugunaren ildotik, sor daitezkeen sinergiak (aisialdian, kulturan eta turismoan) aintzat hartuta; eta baita Lanaren Etorkizunarekin ere, arlo horrekin lotutako lan inguru berriak bilatzeko aukera ikusten baita.
Izateko arrazoia:
Legazpiren egungo osaketa sozio-demografikoa kontuan hartuta (adineko pertsonen kopurua), eta oro har Europa osoan gertatzen den kontua da hau, ardatz honen bidez, udalerrian eta udalerrirako, garapen aukera berri bat sustatu nahi da errealitate horretatik abiatuta.
Egin beharreko lana:
Helburu nagusia Legazpi garapen ekonomiko eta sozialean gero eta indartsuago agertzeko moduan kokatzea da, batez ere adineko biztanleen multzoari eta mugitzeko zailtasunak dituztenei begira. Honako hauen bidez egingo da.
- Ildo honetan egiten diren ahaleginak bilduko dituen erakunde zehatz bat sortzea; beronen helburu nagusia jarduera eremu berri hau eta honen barnean Legazpirekin lotutako jarduera guztiak sustatzea izango da, Legazpi Bai! proiektuko gainerako lan ildoekin koordinatuz eta ikuskera integrala hartuta:
* Esparru honen ikerketa, prestakuntza eta hedapena.
* Izaera sozialarekin eta ekonomikoarekin lotuta, sor daitezkeen aukerak eta garapen proiektu zehatzak bilatzea.
* Aktibo berri hau proiektatzea eta, jendea erakartzeko faktore den neurrian, kanpoan zabaltzea.
Gainerako ardatzekin dituen loturak:
A priori, garapen publikoaren esparruko plan estrategikoekin eta araudiekin (EJ, EB,...) eta pribatukoekin (adibidez, MCCren Zientzia eta Teknologia Planeko Osasun Ildoak) izan ditzakeen sinergiak identifikatzearekin lotuta, Ekonomia eta Enpresa Jardueraren arloarekin lotura estuak izango dituela aurreikusten da.
Izateko arrazoia:
Ekonomia eta gure lan egiteko modua aldatzen ari dira; etorkizuneko lanek eta lanbideek ez dute zerikusi handirik izango gaur egun egiten ditugunekin, ez edukien aldetik eta ezta lan egiteko moduaren aldetik ere. Errealitate horretatik abiatuta, sor daitezkeen aukera berriei leiho bat zabaldu nahi zaie ardatz honen bidez.
Egin beharreko lana:
Legazpin lanaren etorkizunaren inguruan ikerketa, prestakuntza eta hedapen egoitza nagusi bat ("Etorkizuneko Jardueren Zentroa") kokatzearekin lotuta dago; batez ere gazteei zuzentzen zaie, eta helburu zehatz hauek ditu:
• Esparru horretako joeren eta mugimenduen ikerketa eta ezagutza.
• Esparru horiei zuzentzen zaizkien funtsak eta dirulaguntzak (estatukoak, Europakoak...) erakartzea.
• Prestakuntza, komunikazioa eta emaitzen eta hauetatik eratorritako aukeren hedapena, ikastaroen, mintegien, sareko sarreren eta abarren bidez, batez ere gure arreta gazteei zuzenduz.
• Lanbideratzeko aukerak eta etorkizuneko lanbide berriak bilatzea.
• Ikaskuntza bera sustatzea
Gainerako ardatzekin dituen loturak:
Aurrez azaldu dugunez, ardatz honek, nolabait ere, Ondare Historikoaren beste aldea adierazten du; eta beraz, Ekonomia eta Enpresa Jardueraren ardatzarekin oso lotuta dago, sor daitezkeen jarduera eta lanpostu berriei dagokienez.