Sarrera>> Legazpi BAI! proiektua






Berrikuntzarako eragileak

Legazpi BAI!-ren garapen eredua honako ardatz hauen inguruan dago antolaturik:

  • 4 berrikuntza eragile edota arlo nagusi
  • Erakunde koordinatzailea, ikuspegi integral eta koherenteari eusteko
  • Lan talde dinamiko eta iraunkorra, herritarren, enpresen, elkarteen, erakundeen eta ekintzaileen gaitasunak eta ezagutza bateratzeko

Legazpi BAI! proiektuaren berrikuntza motoreak
Berrikuntza Eragile hauek lan lerro orokorrak dira. Eragile hauertariko bakoitzarentzat hainbat ekimen, egitarau eta aktibitate zehaztu, taldekatu eta integratuko dira, baita bere garapenean zerikusia izango duten gizarte eta erakunde ekonomiko zenbait ere.

"Berrikuntza Eragile" huen garapena honako printzipioetan oinarriturik egongo da:
  • Ez dago lan lerrorik batak besteak baino lehentasun handiagorik duenik edo garrantzitsuagoa denik
  • Lan lerroen arteko interakzioa eta loturak sustatu behar dira
  • Lan talde, entitate espezifiko edota erakunde batek lideratuko ditu, ardatz desberdinak

Ekonomia eta enpresa jarduera

Ekonomia eta enpresa jardueren esparruan egingo diren ahalegin guztiak bildu nahi ditu ardatz honek, izan ere, herriko edo eskualdeko garapen modu oro ulertzeko eta gauzatzeko, izan ere, herriko edo eskualdeko garapen modu oro ulertzeko eta gauzatzeko, ezinbestekoa da euskarri izango gutxieneko oinarri ekonomiko bat eratzea, herritarrei lanpostuak, gizarte ongizatea eta ongizate ekonomikoa ekartzeko.

Berrikuntza eragile honen barnean martxan jarriko beharreko aktibitate, ekimen eta egitarauek honako helburuak izango dituzte:

  • Legazpiko enpresak eta merkataritza lehiakorragoak egingo dituen ekonomia eta enpresa jarduera sustatzea.
  • Ezagutza berria sortu eta trukatzeko, aukera berriak eta sor daitezkeen sinergiak bultzatzeko, elkarlana eta elkarrekintza bultzatuko duen gune irekia sortzea.
  • Ingurune berritzaile eta lehiakorra zehaztu eta sustatzen lagunduko diguten politika, estrategia eta aktibitateak bultzatzea.
  • Udalerriari onurak ekar dakizkiokeen garapen ekimenak erraztu eta sustatzea.
  • Jarraipena egitea eta Euskal Herriko, Espainia eta Europa beste programa ekonomiko estrategiko batzuekin bateratzea, publiko nahiz pribatuak izan.

Ondarea eta natura

Legazpiren iragan historikoa eta industriala ez da nolanahikoa; iragan hori burdinari eta burdinaren langintzari oso lotuta egon da; beraz, udalerriaren identitate historikoan edo jaso duen ondarean indar handia eta sustrai sendoak dituen elementua da, eta horregatik, herriaren etorkizunerako balio handiko elementua den neurrian, berreskura eta alda daiteke, eta hala egin behar da, gainera. Eraberean, Legazpi-k balio handiko hinzkuntza eta ondare artistikoa du.

Aizkorri mendiaren magalean dago Legazpi, natur ingurune pribilegiatu batean, eta bai barnean (legazpiarren artean) eta bai kanpoan horretantxe oinarritu daiteke bere erakarmen indarra, neurri batean, etorkizuneko garapenean laguntzeko.

Hau horrela, berrikuntza eragile honen barnean martxan jarriko beharreko aktibitate, ekimen eta egitarau desberdinek honako helburuak izango dituzte:

  • Legazpiren iraganeko eta oraingo identitatea berreskuratzea eta sustatzea horretantxe erakarmen indarra izan dadin.
  • Legazpiren etorkizuneko identitatea sustatzea berau elementu erakargarria izan dadin.
  • Lan lerro honekin loturik egon daitezkeen garapen aukerak bilatu, aztertu eta hedatzea.
  • Artea, cultura eta ondarearekin lotuta, ezagutza berria sortu eta trukatzeko, aukera berriak eta sor daitezkeen sinergiak bultzatzeko, elkarlana eta elkarrekintza bultzatuko duen gune irekia sortzea.

Ongizatea

Legazpiren egungo osaketa sozio-demografikoa kontuan hartuta (adineko pertsonen biztanlegoa %31a baino gehiago da), eta oro har Europa osoan gertatzen den kontua da hau, ardatz honen bidez, udalerrian eta udalerrirako, garapen aukera berri bat sustatu nahi da errealitate horretatik abiatuta. Legazpi garapen ekonomiko eta sozialean gero eta indartsuago agertzeko erronkari aurre egiteko, berrikuntza eragile honen barnean martxan jarriko beharreko aktibitate, ekimen eta egitarauek honako helburuak izango dituzte:

  • Legazpi Gizarte Berrikuntza deritzon esparru emergetean erreferente bihurtzea, berrikuntza teknologikotik at.
  • Errealitate sozio-demografikoa eraldatzea, garapenerako aukera izan dadin.
  • Lan lerro honekin loturik egon daitezkeen garapen aukerak bilatu, aztertu eta hedatzea.
  • Arlo berritzaile honetan ikerketa eta heziketa bultzatzea.
  • Gizarte – Ekintzailearen irudia bultzatzea.

Lanaren etorkizuna

Ekonomia eta gure lan egiteko modua aldatzen ari dira; etorkizuneko lanek eta lanbideek ez dute zerikusi handirik izango gaur egun egiten ditugunekin, ez edukien aldetik eta ezta lan egiteko moduaren aldetik ere. Errealitate horretatik abiatuta, sor daitezkeen aukera berriei leiho bat zabaldu nahi zaie ardatz honen bidez.

Berrikuntza eragile honen barnean martxan jarriko beharreko aktibitate, ekimen eta egitarau desberdinek honako helburuak izango dituzte:

  • Nazioartean garatzen ari diren Ekonomia eta Lan eredu berriek ekarriko dituzten aukerei ateak zabaltzea
  • Lanaren inguruan sortuko diren joerak ikertu eta ezagutzea
  • Talentudun pertsonak atxikitzea eta gazteentzat aukera berriak sortzea
  • Etorkizunean beharko diren lanbideak bilatu eta gure Hezkuntzan integratzea
  • Barne-ekintzailetza sustatzea


XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AA ' | © Copyright 2006 Legazpiko Udala-Eskubide guztiak erreserbatuak-Euskal Herria plaza, 1 - 20230