Sarrera>> 400 urte Legazpi Seguratik askatu zela

400 urte Legazpi Seguratik askatu zela

1608an izan zen, irailean, urteetako gatazka eta tira-biren ondoren lortu genuen Seguratik askatzea. Datorren urtean beteko dira 400 urte eta data garrantzitsua delakoan gaude, azpimarratu beharrekoa, ospatu beharrekoa.

Legazpi 400 urtez aske Horregatik eta komunikabideen bidez eginiko lehen deialdiari erantzunez taldetxo bat bildu ginen joan den irailaren 11n Kultur Etxean gertaera horren 400. urtemuga nola ospatu genezakeen ikusteko. Hainbat ideia jaso ziren, ideia soilak batzuk, landuagoak besteak, baina batez ere gauza bat genuen guztiok garbi, datorren urteak berezia izan behar zuela legazpiarrontzat, urtemuga guztion ahotan behar genuela alegia, eta horretarako ezinbestekoa izango zela guztion partehartzea, talde, elkarte, lagun talde, zein bakarkako.

Hemen dituzue jaso ziren proposamenak:

- Gaiaren inguruko erakusketa bat

- Argitalpen bat

- Mugarriak ikustera ibilaldiak:1608an mugarri finkatzea egin baitzen)

- Hitzaldiak

- Herriko talde eta elkarteen ikuskizun bateratua.

- Egiten diren hainbat ospakizunetan ospakizunaren gaia edo garaia txertatzea, adibidez inauterietan, Armen alardean, Artzain Egunean, Santikutz Egunean,...

- Hilabetero zerbait egitea: ekitaldi bereziak eta egiten direnak uztartuz

Eta ekitaldi guztietan legazpiarrok izan behar dugu protagonista nagusi, eragile eta ekintzaile, eta horretarako zuen iritziak jakin nahi ditugu, proposaturikoen inguruan, proposamen berriak eginez, bidean gurekin aritzeko gogo azalduz,...

Zure iritzi eta proposamenen zain geratzen gara. Izango duzue gure berri.

Iradokizunak jasotzeko formularioawww

Mendeurreneko Batzordea

Mendeurreneko Batzordearen aktak
Zkia Data Akta
1 2007/10/29 pdf
2 2007/11/27 pdf

XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AA ' | © Copyright 2006 Legazpiko Udala-Eskubide guztiak erreserbatuak-Euskal Herria plaza, 1 - 20230