![]()
Hiri Antolaketarako Plangintza Orokorra
![]()
Uda Ikastaroaren inguruko informazioa
![]()
Mugikortasun Iraunkorrerako Plana. Amaierako dokumentua
![]()
IV. mendeurrenaren web-gunean sar zaitez!
![]()
Ezagutu Legazpiko Agenda
RSSan ere bai
![]()
![]()
![]()
Kontsejutik Legazpiko Udal Buletina
![]()
Mankomunitateko Familientzako Hezkuntza Baliabideak ezagutu
![]()
Legazpiko Udala eta Garapen Iraunkorra. EZAGUTU
![]()
Autoa era egokiagoan erabil ezazu
![]()
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN)
![]()
Irakur itzazu Legazpiko Berriak
![]()
Hutsik dauden etxebizitzak alokatzeko programa Legazpin

![]()

"Garai haietako apaiz ospetsua"ren adibidea da. Agerre-Goikoa baserrian jaio zen eta Motxorroko San Migelen ermita ondoan zegoen etxetxoan bizi izan zen. Udalak Legazpiren bikariotza eskaini zion baina ez zuen onartu. Dirudienez, eskaintza horri uko egiteko arrazoia Legazpin eta leku urrinagoetan misio-lanetan aritu behar zuela uste zuela izan zen. Lan horregatik "misiolari apostolikoa" titulua jaso zuen. Calahorrako apezpikuak bisita pastoraletan bere aitor-entzule izendatu zuen. Legazpi herriari ondoko gauzak eskaini zizkion:
Legazpin jaioa, "Mediku zaharra" izenarekin zen ezaguna. Valladoliden egin zituen
mediku-ikasketak. Bere idatziak: "Legazpiren historia", "Legazpiko abizenen heraldika",
"On Domingo Agirreren bizitzari buruzko berriak", "Legazpiko geografia"... e.a., oraindik
argitaragabeak, ezinbesteko kontsulta-idatziak dira herriaren hainbat aspektu historiko sakonago
ezagutu nahi duenarentzat. Tamalez, obra horietan iritzi pertsonal ugari ematen ditu eta horrek
ikerketa historikoaren arloan egin zuen lana hutsaltzen du.
Gai asko ukitu zituen, bere kabuz aztertu zituen Arrolamendiko tumuluetatik Legazpin ezarri zen
lehen galena-irratiraino.
Mediku ospetsua izan zen eta lan ugari argitaratu zuen osasun-aldizkarietan, batik bat
tuberkulosiaren trataerei buruz.
Azpiko-etxean jaio zen eta 12 urte izan zituen arte Jose Guridi jaunarekin ikasi zuen.
Egunero oinez Zegamaraino joan ohi zen errementari lanbidea ikastera. Eta, azkenean, 1905ean
lantegia ezarri zuen Oyarzabal-Enean.
1908an, Pedro Segura jaunarekin elkartuta, "Segura-Echeverria y Cía" firmarekin erreminta-lantegia
sortu zuen.
1918an, Lehenengo Gerra Mundiala amaiturik, ados jartzen ez zirela eta, sozietatea desegin zen.
Beraz, erremintak eginez, poliki-poliki jarduera gehiago eskuratu eta herriko lantegi inportanteena
izatera iritsi zen. Herriarentzat izugarrizko garapen ekonomiko eta demografikoa suposatu zuen lan
horrek.
Patricio Echeverria jaunak Legazpiri eman diona funtsezkoa izan da: Urtatzako urtegia eraiki zuen,
Mirandaola berriztatu zuen, San Inazio, San Martin, San Jose eta Arantzazu auzoak eta Santa Teresa
eta Buen Pastor ikastetxeak eraiki zituen. Berak egin zituen, halaber, Zaharren egoitza eta
pentsioak.
Atzerritik etorritako familia bateko semea, erabat bereganatu zuen jaioterriaren kultura.
Gurasoak alemanarrak zituen arren, hemen euskara ikasi zuen eta horrenbeste interesa zuen
euskararekiko, ahalegin haundia eskaini ziola. Horrela, artikulu ugari idatzi zituen garai hartako
aldizkari berezituetan: "Euskera", "Euskal Esnalea" eta "Revista Internacional de Estudios Vascos".
Bere doktoretza-tesia ere euskararen inguruan egin zuen, "Lo vasco y lo ibérico" zuen izenburu eta
gottingenen defendatu zuen 1940. urtean.
Euskal hizkuntzaren inguruko gaiak aztertu zituen. Adibidez: Legazpin 1925ean erabiltzen ziren
aditz-jokoak; landare eta animalien izenen azterketak; toponomia, ahaidegoa, eguraldiaren inguruko
gaiak, ...
Ikerketa-lanak bidaiatuz eta baserritarrekin zuzenean hitzeginez egin zituen, ondoren hizkuntza
argia eta erraza erabiliz inprentara bidaltzen zituen.
Berlingo defentsan hil zen Munduko 2. Gerran.