![]()
Hiri Antolaketarako Plangintza Orokorra
![]()
Mugikortasun Iraunkorrerako Plana. Lehen ekintzak eta planaren deskribapena
![]()
IV. mendeurrenaren web-gunean sar zaitez!
![]()
Ezagutu Legazpiko Agenda
RSSan ere bai
![]()
![]()
![]()
Kontsejutik Legazpiko Udal Buletina
![]()
Mankomunitateko Familientzako Hezkuntza Baliabideak ezagutu
![]()
Legazpiko Udala eta Garapen Iraunkorra. EZAGUTU
![]()
Autoa era egokiagoan erabil ezazu
![]()
Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN)
![]()
Irakur itzazu Legazpiko Berriak
![]()
Hutsik dauden etxebizitzak alokatzeko programa Legazpin

![]()

1730.urtean gaur ezagutzen duguna eraiki zuten. Auzokideek auzo lanean, herriko arotzak eta harginak laguntzen zituzten. Herriak bizi zituen arazo ekono-mikoak zirela eta, 20 urte kosta zitzaien eraikitzea. Egilea ezezaguna da baina Martin Carrera izan zela pentsa daiteke. Harlanduzko aurrealdeak, hiru arkuko ataria, Oñatiko Xabier Bikuñak eginiko Haraneko armarria agertzen du. Barruan Alonso Cohomontek burdinean landuriko harmarria dago.
Oinplano basilikoa du eta hiru nabe ditu. Erdikoa nagusia eta bi albotakoak behe eta hestuagoak. Oina eta zutabeak berpizkunde garaikoak dira. Ganga, berriz, gotikoa. Aldare nagusiko aldareburua, Pedro Kintanak egur polikromatuan egina, barrokoa da. Lau hilobi: Elorregi orubekoa, Bikuña orubekoa eta bi hilobi ezaugarririk gabe. Kanpoaldetik hauek nabarmentzen dira: kanpandorrea, Pedro Carrera maixuarena, atari zabala, Pedro Carrera zenaren semeak eraikia.
Gaur egun LENBUR Fundazioaren Egoitza. 1992.urtean berregin zuen Lantegi eskola batek. Bulegoez gain, ekitaldi areto bat eta erakusketa areto eder bat ditu. XVII.mende bukaeran eraikitako jaunetxea. Oin karratua du, harlanduzko eta adreiluzko aurrekaldea, lau balkoi, hamarri bikaina eta hareharrizko losaz osaturiko sarrera plazatxoa ditu. Etxealde batek egurrezko barrenbide zabal bat du. Beste guztia harrihorma eta adreilua da. Bikuñatarrek 1212.urtean Tolosako Navasetan eta 1227-an Baezako harketan hartu zuten parte. Beren Harmarria lekuko: Miramamolingo kataiak, ilgora batzu eta Ander Deunaren gurutzeak.
Telleriarteko auzoan aurkitzen da. Karlos V.ak sorturiko maiorazkoa. Jauregia ereduzko euskal oinetxe bikain bat da. Arkuteria bikoitza, harlandua eta gezileihoak ditu.
Auzategitik urrun eta aparte samar, Legazpiko haraneko baselizarik zaharrena da, esaten denez, bertako lehen eliza nagusia. Harrihormazkoa teilatua zurezkoa, bere zoru artistikoa da bertan deigarriena: mosaiko eran, errekarriz eta adreiluz osaturiko lau irudi geometriko agertzen ditu. Bertan nagusitzen den aldarea txurrigeresko erakoa da. Baselizatik gertu, bide ondoan, herriko guruztoki bakarra, herritarren artean "Santutxu" izenez ezaguna, aurkitzen da.
Burdinolarekin batera multzo arkitektoniko bat osatuz 1952.ean eraiki zen. Data horretan ere, burdinolaren berrizketa aurrera eraman zen. 1580.eko gurutzea gordetzen du eta bere horniketan gertaerari buruzko Soler Blaskoren zenbait pintura nabar-mentzen dira.
Telleriarteko auzategian bertan, Elorregi jauregi parean. Eliza Nagusia urrun zutela eta auzoen eskariz eraiki zen. Ate gainean agertzen den datari jarraikiz 1824. urtean jaso zela esan genezake. Bi mende lehenago Elorregitarrek beste baseliza bat eraikia zuten, baina erabilezina zen. Egungoan, Julio Beobidek landuriko San Juan Bautistaren taila gordetzen da.
Aizkorriko Naturgunearen magaletan, Burdinaren Eraldaketa zuzenean bizitzeko aukera eskaini nahi dizu LENBURrek, XIV.mendean garai hartako olagizonek artisaulan hutsean egin ohi zuten moduan. Horrekin batera, ikus-entzunezkoa, Artzaintzaren Ekomuseoa eta Ogiaren Txokoa. Gainera, Mirandaola parkeak eskaintzendizkizun zerbitzuak ere erabili ahal izango dituzu: haur-parkea, pilotalekua, mahaiak, erretokiak, denda, taberna, aparkalekua, zerbitzu guztiak dituen aterpetxea eta txirringaz eta oinez egiteko ibilbideak.
Bestalde, hiriguenan, 50eko hamarkadan langileek zuten bizitza soziala erakutsiko diguten bestelako tokiak bisita daiteke.
Mirandaolako burdinola eta baseliza: multzo arkitektoniko bat osatuz 1952-an eraiki zen baseliza eta berriztu zen burdinola. Apirila eta urria bitarteko igande guztietan eta azaroa eta martxoa bitartean hileko lehenengo igandetan jartzen da martxan burdinola.
Ikusentzunezkoa: legazpiko historia burdinaren inguruan nola garatu den erakusten zaigu diapositibak, bideoa eta hainbat efektu biltzen dituen ikusentzunezko honetan.
Artzaintzaren Ekomuseoa: Erreizabal baserrian dago eta, bertan, Idiazabal izeneko ardi-gazta non eta nola egiten den ikus daiteke.
Ogiaren Txokoa: Igaralde-goena baserrian dago eta ogia eskuz nola egiten den ikus daiteke.
Egun bat 50eko hamarkadan: Langileen ibilbidea: San Inazio auzoan eta inguruan. 50eko hamarkadako etxebizitza, ikasgela eta kapera ikus daitezke.